Geroa ereiten

Eskualdeko udalerriak

Oarsoaldean lau udalerri daude:

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Hedadura: 111,4 Km2.

Gure bailara Gipuzkoaren ipar ekialdean dago, Donostia eta Irun arteko erdibidean. Lau udalerrik osatzen dute Oarsoaldea: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Aiako Harria Parke Naturaletik itsasoraino heltzen da Aiako Harria. Lurraldeko mendi zaharrenetik, Pasaiako badiaraino, penintsulako Portu natural garrantzitsuenetako bat.

municipios

Oarsoaldea leku estrategiko bat da bere orografia eta kokapenagatik. Portuko jarduerak industria garapena ekarri zuen, baina gaur egun eskualdeko biztanle gehientsunek zerbitzuen arloan egiten dute lan (biztanleria aktiboaren %60). N-1 eta A-8 errepideek eskualdea zeharkatzen dute, tren eta hegazkin konexioak ahaztu gabe. Horrek etorkizuneko garapenari ateak zabaltzen dizkio.

Oarsoaldea etengabeko mugimenduan dago

Eta bere herritarrak ere bai. Gaur egun, 70.701 biztanle ditu eskualdeak. Haiek dira etorkizuna eraiki behar dutenak, industria sarea dibertsifikatuko duten sektore berrien aldeko apustua eginez eta martxan dauden proiektu estrategikoak eta etorkizuneko erronkak kontuan hartuz. Hartara, gure ahuldadeak gainditu ahal izango ditugu, gure balialbide turistikoak aprobetxatuz eta garapen jasangarriaren lerro berean lan eginez.

Ezaugarri hauek, garapen sozioekonomikorako gure politikarekin batera, kokaleku estrategikoa ematen digute Baiona-Donostia EuroHiriaren barruan. Baiona-Donostia EuroHiria 600.000 biztanleko metropoli korridore bat da, etorkizunerako erronka garrantzitsuak dituena. Oarsoaldeak, Garapen Agentzia bezala, funtsezko papera jokatuko du erronka horiek gauzatzeko garaian.

Nola iritsi

Jatorria: Helmuga:

Kontaktua

oarsoaldea@oarsoaldea.eus
943 494 129
Bezeroari arreta zerbitzua: 09:00-14:00

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus