Geroa ereiten

Eduki nagusiak eta erreportajeak

Hauek dira nabarmendu ditugun gai batzuk. Eskualdea eta Agentzia zertxobait gehiago ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

 

2017(e)ko martxoak 09

Izaro Txapartegi elkarrizketatu dugu, KABALA enpresaren sortzailea

Aurreko urteetan establezimendu desberdinek Errenteriako udalak eskaintzen dituen EKITERA diru-laguntzak jaso zituzten irekieran laguntzeko.

Izaro Txapartegirekin hitz egin dugu, KABALA enpresako arduraduna, etxe animalientzako pentsua eta osagarriak saltzen dituen denda hau, diru-laguntzen onuradunetako bat izan zen.

2017(e)ko otsailak 17

Raul Bon elkarrizketatu dugu, Bai Manager enpresako zuzendaria eta ekintzaile bikaina

Bai Manager, Euskal enpresetara alokairuzko zuzendariak eramaten dituen proiektua da. Zerbitzu mota hau nahiko ezezaguna da eta aukera interesgarria oso enpresa txiki eta ertainentzat.

2015(e)ko azaroak 16

Olaia Agirrerekin hitz egin dugu, OAZ Coaching para el cambio enpresako sustatzailea eta gerentea.

Pertsona arrakastatsu baten itxura eta jokalmodea ditu, eta bere diskurtsoa argia, freskoa, zuzena eta zehatza da. Beti bezala, atsegin handiz hitz egin dugu berarekin.

2015(e)ko irailak 22

Amagoia Lauzirikarekin hitz egin dugu, aktorea eta komunikazio-entrenatzailea.

Irekia eta alaia da, energiaz eta proiektuz betea dago (batzuk dagoeneko burutzen ari da, beste batzuk egiteke ditu) eta jendartearen babesa dauka.

2015(e)ko apirilak 01

Sergio Lopezi elkarrizketa. Ekintzailea eta INDAR CROSSFITeko entrenatzailea

Sergio Lopezi elkarrizketa. Ekintzailea eta INDAR CROSSFITeko entrenatzailea

Gaztea da, jatorra, lotsati samarra, baina badu harrapatzen zaituen zerbait, beregan sinistera eta bere klaseak probatzera bultzatzen zaituen zerbait. Eta probatu ondoren konturatzen zara ez zebilela gezurretan, ezta errealitatea puzten ere. Crossfitak harrapatu egiten zaitu erabat.

 sergio

 

2015(e)ko urtarrilak 27

Goithinkers. Create is good.

Olatz Olasagasti eta Izaskun Suarez beraien txikien eskolako jolastokian ezagutu zuten elkar eta Izaskunek, marketing arloa oso gustoko izanik eta gai honetan espezializatua denez, Olatzen proiektuarekin bat egin nahi izan zuen, sormen arloan ingeniaria berau. Talde bikaina osatzen dute, izugarri gozatzen dute elkarrekin lan eginez eta lan mota honetan, eta nabari da. Bi emakume hauek, beraien lanpostu finkoa lanpostu iraunkor batengatik aldatu nahi izan zuten eta egun, ilusioz beterik, Goithinkers sortu dute. 

Zuen lana hitz gutxitan…


2015(e)ko urtarrilak 27

Ana Mariscal elkarrizketatu dugu. Oiassotrans

Bere bulegoan sartu naizenean, telefonoa etengabe ari da joka, azken orduko aldaketek sortarazten dituzten atergabeko deiak. Bezeroen eta garraiolarien arteko elkarrizketak tartekatzen ditu lasaitasuna eta irribarrea galdu gabe. “Beharbada orain ez da momentu egokia”, esan diot, baina horrela izaten omen da beti eta, orain, beste edozein une bezain ona dela esan eta barrura sartzera gonbidatu nau.

Eta dei batetik bestera, pozik, irribarretxu eta lasaitasunez gure galdera guztiak erantzun dizkigu.

2014(e)ko maiatzak 23

Maria Jose Garcia, Absenta Accessories; talentu ugari dituen ekintzailea


Maria José Garcia, Valentziakoa eta Oarsoaldean finkatua. Hurbila, langilea oso eta bere arimak gidaturik eskuekin lan egiten duten pertsonek izaten duten lasaitasuna transmititzen duena. Eta emaitza, maitasun askorekin egindako pieza bereziak.

2013(e)ko urriak 24

Felix Vela, Diversius.com-en bazkide sortzailea

Karismatikoa, lotsatia, atsegina, xumea eta Forvo.com bezalako proiektu eta ideia txundigarriak dituena, Life aldizkariak munduko 50 web orri onenen artean izendatua. Horrelakoa da Felix Vela eta honela hitz egiten digu Diversius-eri buruz; proiektu interesgarria hau ere.

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus