Geroa ereiten

Juanjo Bastarrikarekin elkarrizketa, Binovo IT Human Project, S.L. enpresaren bazkide kudeatzailea

"Krisiari ideia berriekin aurre egin behar zaio, gauzak modu desberdinean egin behar ditugu, berritu behar dugu"

Ekonomia eta Enpresa Zientziatan lizentziatua da eta ikasketa horiek informatikaren eremukoekin konbinatu ditu. Bi horiek kontuan hartuta, bere bizi profesionala bi munduak partekatzen eman du. Hamar urte baino gehiagoko lan-esperientzia izan ondoren, bere negozioa eratzea erabaki zuen Eneko Lacunzarekin batera, bien artean lan-filosofia berria eskainiz. Proiektua sortuz zortzi hilabete eman ostean, Binovo (www.binovo.es) sortu da eta bidea irekitzen ari da "krisia" gehien errepikatzen den hitza denean.

juanjo-baskarrikaOarsoaldea: Nola lortu du Binovok merkatua hain azkar?

Gure lan-filosofiaren arabera, bezeroei nahi duten konponbidea ematen diegu, ez ahal duguna; konponbideak enpresetarako erabilgarriak izatea egiten dugu; ildo horri jarraiki, bakunak, merkeak eta sofistikatuak izaten dira.

Gure nahia honakoa da: enpresak eratzen dituzten pertsonak bere lana modu eraginkorrenean egiteko gai izatea. Nolabait esateko, enpresa bezeroaren Berrikuntza Saila izan nahi dugu eta arazoak konpontzen berarekin batera eboluzionatu.

Oarsoaldea: Zer faktore dira erabakigarriak pertsona ekintzaileak negozio-proiektua garatzeko?

Bizi profesional aberatsaren esperientzia izateak ikuspuntu zabalagoa eskaintzen du eta merkatuan arreta behar duten hutsuneak hauteman daitezke.

Halaber, kontaktuen sarea ematen du eta horiek egiaz erabilgarriak dira negozio berriari ekiteko orduan. Kontaktuen sarea konfiantza sortuz eratzen da eta hori da Binovok bezeroekin ezartzen duen harreman-mota, harremanak epe luzera, hain zuzen ere.

Oarsoaldea: Zein dira Binovok eskuartean dituen proiekturik garrantzitsuenak?

Oraintxe bertan jada abian dauden bi proiektu nabarmenduko nituzke:

  1. Informazio Dinamiko Adimentsuaren (IDA) Plataforma: web teknologian oinarritutako kontzeptu berria da eta horri esker erabat desberdinak diren formatuetan gordetako milaka datu tratatzetik informazioa azter daiteke; osagai ezin hobea da edozein kudeaketa-sistemarentzat. Adibidez, urtero administrazio-sailek denbora asko ematen dute hornitzaileekin eta bezeroekin operazioen baterakotasuna egiaztatzen. IDArekin, modu proaktiboan, bezero eta hornitzaile bakoitzari lotura bidaltzen zaio operazioak bat datozela egiaztatzeko, fakturaren bat falta al den jakiteko, zenbateko okerrak hautemateko eta abarrerako. Illargui S.A., K35 it managers group S.L. bezalako enpresak jada erabiltzen ari dira.
  2. Gipuzkoako Aldundiko kultura eta Euskara Departamentuak Binovori esleitu dio GipuzkoSfera proiektua. 

    Bere helburua web ataria garatzea da turismo- eta kultura-interesa duten edukiak eta informazioa bateratzeko, horiek Gipuzkoako ondarearekin zerikusia badute.

Berehalako etorkizunari dagokionez, lanean ari garen proiektua Ddigit deritza. I+G proiektua da eta horri esker administrazio-lanak errazago egingo dira, prozesuak automatizatuko dira eta papera deuseztatuko da sinadura elektronikoaren prozesuen bidez. Produktua oso-osorik integratu ahal izango da merkatuan dauden kudeaketa-sistema nagusiekin eta balio erantsi handia emango die. Orain proba-fasean ari gara, proiektua erakunde publikoen aurrean aurkeztu dugu. Horiek Ddigit bezalako berrikuntza-proiektuak laguntzen dituzte.

Egia esateko, oso pozik gaude gure ekimenak erakunde publikoetan harrera ona izan duelako. INEMen, adibide bat jartzeko, jada B+E (Berrikuntza eta Enplegua) enpresa bezala kalifikatu gaituzte.

Aldi berean, hitzarmen estrategikoak zehaztu ditugu. K35 It Managers Group S.L. (www.grupok35.com) horren adibide garbia da. K35 enpresarekin lortutako akordioari esker, bi konpainientzat funtsezkoak diren gaietan lankidetzan jardungo dugu, besteak beste, merkataritza-kanpainetan bezeroei balio erantsi handia duten zerbitzuak (softwarearen azpiegitura eta konponbideak) eskaintzeko, ezagutzaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak lantzeko eta abarrerako.

Oarsoaldea: Zergatik ibilbide berri hau oso faboragarria ez den testuinguru ekonomikoan?

Nire aitari asko eskertu behar diot urte askoz apaltasunaren, sakrifizioaren, erantzukizunaren, lana eta familia maitatzearen baloreak transmititu dizkidalako. Bera orain dela 25 urte baino gehiago enpresa-proiektu batean murgildu zen orain bizitzen ari garen bezalako krisi-garaian. Orduan familia aurrera atera behar zen eta eragile izan zen ekintzaile bihurtzeko.

Nire kasua erabat desberdina da; zetorrenaz jakitun izanik, egun batean nire lanpostua utzi nuen nire emaztearen adostasunez (irribarrea) eta proiektua diseinatzeari ekin nion merkatu-aukeretan pentsatuz.

Amets bat dut, gauza desberdinak egiteko gogoa, espiritu berriztatzailea, pertsona bikainez inguratu naiz, nire familia nirekin dago... Zer atera daiteke gaizki? Ez dezagun utz krisiak gainditzea. Krisiari ideia berriak erabiliz eraso behar zaio, gauzak modu desberdinean egin behar ditugu, berritu behar dugu. Zer esan nahi du berritzea? Gauzak gaizki ateratzeko arrisku handia eta ondo ateratzeko probabilitate txikia, baina nork esan du bizia erraza denik?

Oarsoaldea: Zein izan da zure esperientzia Oarsoaldean?

Oarsoaldearen tutoretzapean enpresa-proiektua amaitu genuenean, Oiartzungo Enpresa Zentroan (Mamuteko bulego-eraikina, Astigarraga bidea, 2) sartzea eskatu genuen.

Bideragarritasun-plana ebaluatu ondoren, Enpresa Zentroan sartzeko baldintzak betetzen zituela esan ziguten. Gure beharrentzat egokia zen bulegoa eskaini ziguten azkar eta baldintza ekonomikoak egiaz onak ziren.

Beraz, ez dago zalantzarik Garapen Agentziak eskaini digun bitartekoa funtsezkoa izan dela gure negozioa abiarazteko.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus