Geroa ereiten

Ana Mariscal elkarrizketatu dugu. Oiassotrans

Bere bulegoan sartu naizenean, telefonoa etengabe ari da joka, azken orduko aldaketek sortarazten dituzten atergabeko deiak. Bezeroen eta garraiolarien arteko elkarrizketak tartekatzen ditu lasaitasuna eta irribarrea galdu gabe. “Beharbada orain ez da momentu egokia”, esan diot, baina horrela izaten omen da beti eta, orain, beste edozein une bezain ona dela esan eta barrura sartzera gonbidatu nau.

Eta dei batetik bestera, pozik, irribarretxu eta lasaitasunez gure galdera guztiak erantzun dizkigu.

Azaldu zure proiektua, zure erara.

Nire proiektua nazioarteko eta hemengo garraio agentzia da, zehazki, salgai galkorren garraioa. Euskal Herrian kokaturik dauden autonomoekin elkarlanean, irtenbideak eta prezio lehiakorrak dituzten zerbitzuak eskaintzen dizkiogu gure bezeroei. 

Nolatan animatu zara egoera konplikatu honetan zure proiektua abian jartzera? Ba al duzu esperientzia mota honetako abenturetan?

Zuzendaritza ikasten nuen bitartean nire aita laguntzen nuen bere familia-negozioan. 10 urtetan zehar autonomoa izan naiz, beraz, niretzat ez da abentura berria izan. Ondoren, mundu honetan gustora nenbilenez, beste enpresentzat lanean hasi nintzen. Azkenik, besteen proiektuei eskaintzen nien inplikazioa eta denbora kontuan hartuta, nire negozioa abian jartzea erabaki nuen. Familia-enpresan eta besteentzat lanean, guztira, 18 urteko esperientzia nuen eta etxekoen animo eta laguntzari esker, aurrera jarraitzea erabaki nuen. Nire ustez aukera zailetan suertatzen dira horrelako abenturak eta niretzat une egokia zen hura, denbora dexente neraman hortan pentsatzen eta zenbait arrazoi direla eta, “orain edo inoiz ez” pentsatu nuen.

 

Zeintzuk dira, gutxieneko berme batekin, norbere proiektua abian jartzeko gakoak?

Oso argi izan proiektua, apostu irmoa izan behar du eta. Pentsa ez dela erraza izango, egun onak eta egun txarrak izango dituzula, edozein lanetan bezala, baina gure eskuetan dago egoerari buelta ematea. Hortaz gain, egiten duzun guztia zuregatik eta zuretzat izango da. Diziplina handia eduki behar da eta beti modu positiboan pentsatu, gaizki aterako dela uste baduzu, ez du merezi aurrera jarraitzeak.

Zer egiten du zu bezalako neska batek honelako mundu batean?

Egia esan ez dakit baina erronkak gustatzen zaizkit. Hasieran beldurrez nenbilen baina egoerak aztertzen nituen heinean, beldurra desagertzen joan nintzen. Gizonez beteriko mundu honetan, emakumezkoak gutxienekoak dira baina oso ondo sentituarazi didate eta errespetuz jokatu dute nirekin, nahiz eta batzutan errespetua lortu behar izan dudan. Eskuko behatzekin kontatu ditzaket arduradun postua duten emakumeak baina trafiko operatibo moduan dabiltzanak askoz gehiago dira.

Zergatik etorri zinen Oarsoaldeara eta zer espero zenuen? Zer aurkitu duzu Oarsoaldean eta nola bizi duzu esperientzia?

Oarsoaldeari buruz hitz egin zidaten eta nire proiektua aurkeztera etorri nintzen. Esperientzia oso positiboa izan zen eta da, izan ere, nire ibilbidean zehar, nire alboan zaudete edozein kezka edo kontsultak erantzuteko. Bestalde, laguntza emozionala ere eskaintzen didazue; ekintzaileei ematen dizkiezun animoak eta familiaz gain, zure proiektuan sinistu eta laguntza eskaintzen dizun norbait hor egotea garrantzitsua da, azken hauek ez baitira oso objetiboak izaten. 

Esadazu 4 lerrotan zergatik kontratatu beharko nituzke zure zerbitzuak eta ez beste batenak.

Oiassotrans eratu berri den garraio agentzia bat da baina ibilbide profesional handikoa, nik neuk eta nirekin elkarlanean aritzen diren garraiolari autonomoek osaturikoa. Seriotasunakin eta gogoz lan egiten eta esandakoa betetzen dugu. Zerbitzu bat eskaintzen diguten enpresek errepikatu egiten dute eta ez dugu ordutegi mugarik. 

Non aurkitu dezakegu Oiassotrans?

Oarsoaldearen enpresa txikien zentroan, Oiartzunen kokaturik dagoen Mamuteko bulego eraikinean, hurrengo telefono hauetan: 639 851 586,   943 515 450, eta nire emailean amariscaldiez@gmail.com edo sare sozialetan: facebook, linkedin, twitter...


         dsc_0009web


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus