Geroa ereiten

Amagoia Lauzirikarekin hitz egin dugu, aktorea eta komunikazio-entrenatzailea.

Irekia eta alaia da, energiaz eta proiektuz betea dago (batzuk dagoeneko burutzen ari da, beste batzuk egiteke ditu) eta jendartearen babesa dauka.

alau

Nor da Amagoia Lauzirika eta zer egiten du?

Amagoia Lauzirika aktorea da, eta Donostia eta Madril artean burutu du bere formakuntza. Zineman, telebistan eta batez ere antzerkian lan egin dut. Aktore moduan lan egiten dut eta bi urte daramatzat “jendaurrean hitz egitearen artea”-ri buruzko ikastaroak ematen.

Nola bururatu zitzaizun proiektua martxan jartzeko ideia?

Lagun bati esker. Dudan esperientzia eta aktore-formakuntzari esker jendaurrean hitz egiteko tresnak eskaini ditzakedala esaten zidan, eta azkenean sinetsi egin nuen.

Nola uztartzen dituzu bi lanbideak?

Zoritxarrez kultura bolada oso txarra pasatzen ari da, oso proiektu gutxik egiten dute aurrera eta, beraz, ez zait oso zaila egiten aktore lana ikastaroekin uztartzea.

Zertan zabiltza orain?

Bakarrizketa batekin nabil lanean Tabakaleran, El Sekaderoko 1. Aretoan. Bi gaztek mikroantzerkia Donostiara ekartzearen alde egin duten apustua da. Oso esperientzia polita izaten ari da; asteazkenetik igandera bitarte egongo gara bertan, irailaren 27ra arte. Informazio gehiago www.elsekadero.com

Bestalde, urria eta azaroan zehar zenbait ikastaro emango ditut Eibarren, Ikasnet Informatikan. Ikastaro irekiak dira, euskaraz eta gazteleraz.

Azaroan Basque Culinary Centerren ere emango dut ikastaro bat.

Zenbait enpresarekin ere biltzen ari naiz, datozen hilabetetan zehar elkarrekin lan egin ahal izateko.

Zer nolako laguntza pertsonal eta profesionala izan zenuen?

Argi dago proiektu honek ez zuela aurrera egin izango nire ahizparen eta gurasoen laguntza eta senarra eta alaben pazientziagatik izan ez balitz. Beti ematen du beldurra lan-erronka berri bati heltzeak. Francisa Hernández eta Carol Cullinane lagunek ere asko lagundu zidaten, aholku baliagarriak eman zizkidaten eta gaur egun nagoen lekura iristeko erabakiorrak izan diren pertsonak aurkeztu zizkidaten.

Maila profesionalean besteak beste honako hauen laguntza jaso dut: Julia Marín, Manu Marañón (elkarrekin lan egin ohi dugu), Oarsoaldea, José Ignacio Hernández (AEG Ikastetxea)...

Zein metodologia erabiltzen duzu?

Nire ikastaroak oso praktikoak dira. Akore gisa dudan formakuntza eta esperientzia jendaurreko komunikazioaren alderdi guztietara (eta hauetan sortzen diren arazoetara) bideratzen dut: urduritasunaren kontrola, ahoskera, egitura, presentzia…

Ariketa praktikoak grabatu egiten ditugu, eta horrek arazoak ikusarazi eta konponbideak bilatzen laguntzen digu.

Zure enpresaren zenbait zifra esanguratsu emango zenizkiguke (bezeroak, erabiltzaileak…)?

Bezero gisa honako hauekin egin izan dut lan: Basque Culinary Center, AEG Ikastetxea, Ikasnet Akademia, Nazaret, Mondragon Unibertsitatea, Martin Berasategi, punta-puntako politikariak, Garatu (irakasleen formakuntza) eta Oarsoaldea besteak beste.

Banakako lan-saioak ere egiten ditut, ponentziak, aurkezpenak edota bilerak prestatzen laguntzeko.

Enpresa-planen bat (edo bestelako formakuntzaren bat) egin zenuen hasi aurretik?

Bai, Oarsoaldearen laguntzarekin egin nuen enpresa-plan bat.

Zer izan zen hasiera hartan lan gehien eman zizuna?

Nire proiektua aurkeztu eta defendatu ahal izateko bilerak lortu ahal izatea; zaila da enpresetako formakuntza-sailetako, elkartetako edota eskoletako arduradunekin zuzeneko bilerak lortzea.

 

Nola eta zergatik etorri zinen Oarsoaldeara? Nolakoa izan da zure esperientzia hemen?

Lagun baten bitartez iritsi nintzen Oarsoaldeara, Francisca Hernández. Berak Beatriz Brosarekin jarri zidan harremanetan.

Segituan konturatu nintzen nire proiektua gustatzen zitzaiela. Lan-talde guztiak (Marta, Aitziber, Asier…) lagundu zidan eman beharreko urratsak definitzen eta lehen elkarrizketa batzuk lotzen. Espero dut Oarsoaldearekin dudan hartu-emanak luze irautea.

Non aurki zaitzakegu?

Posta elektronikoa: amalauz22@gmail.com

Tlfnoa: 610521358

Sare Sozialak Amagoia Lauzirika Facebook, Twitter, Linkedln

Web: www.amagoialauzirika.com

 

Berriro hasiko bazina, zer aldatuko zenuke?

Gaur egun ez nuke ezer aldatuko. Uste dut eman ditudan urratsak zuzenak izan direla. Jendea gustura gelditzen da nire lanarekin, eta bezero batekin lan egiten dudanean errepikatu egiten dut normalean.

Hori bai, lan egiten, ikasten eta birziklatzen jarraitu beharra dago. Argi dago ez dela bide erraza, baina zoragarria da.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus