Geroa ereiten

Raul Bon elkarrizketatu dugu, Bai Manager enpresako zuzendaria eta ekintzaile bikaina

Bai Manager, Euskal enpresetara alokairuzko zuzendariak eramaten dituen proiektua da. Zerbitzu mota hau nahiko ezezaguna da eta aukera interesgarria oso enpresa txiki eta ertainentzat.

raul-bon_bai-manager

Zertan datza alokairuzko zuzendari edo Interim Manager delakoaren zeregina?

Funtsean, zuzendari bat da eta beraz, zuzendari batek izaten dituen funtzioak betetzen ditu. Hala ere, badaude zenbait desberdintasun. Esaterako, esperientzia. Gaztetasunak bertute ugari dituen arren, heldutasunak, eta batez ere gai arlo batean ibilbide profesional zabala duen pertsona batek, enpresa-buruei zenbait abantaila eskaintzen die. Erabakiak hartzerako orduan, aldaketak kudeatzerako orduan eta erakundearekin ezagutza elkarbanatzerako orduan, nabaritzen direnak.

Eta zergatik zuzendari bat alokatu, zuzenean kontratatu beharrean?

Zuzendaria zuzenean kontratatu ezin den kasuetan, enpresa-buruak denboraldi baterako edo denbora partzial baterako bakarrik behar izaten duelako horrelako figura bat. Eta kasu honetan, zailagoa izaten da ohiko lan kontratu bat gauzatzea.

Bestalde, enpresa askorentzat diru esfortzu handia da, ohiko baldintzetan, mota honetako profesional bat kontratatzea.

Honek esan nahi du zerbitzuaren kostua, ekonomikoki, jasan ezina dela?

Ez du zertan. Zerbitzu honen ezaugarrietako bat malgutasuna da. Profesional onenak eskuratu ditzakegu, gure beharretara egokitutako dedikazioarekin eta ondorioz, aurrekontua ere egokitua izaten da bakoitzaren errealitatera. Normalean, merkatuan, enpresei kopuru finko bat, aldakorra dena edo bi aukera hauen mix bat eskaintzen diete. Bai Managerren kasuan, adibidez, hilabeteko kuota finko baten aldeko apustua egiten dugu, bezeroek eskertzen baitute aldez aurretik jakitea guztira zenbateko kostua izango duen proiektu zehatz bat garatzeak.  Hilabeteko zenbatekoa zehazteak modu positiboan baloratzen duten zerbait da, enpresek modu erosoan bere gain hartu baitezakete.

 

Enpresa txiki edo ertain batek zuzendari bat alokatu dezake?

Zerbitzu hau egokia da enpresa txiki edo ertainentzat. Baita enpresa handitan ere, dudarik gabe, baina enpresa txiki-ertainek ez dituzte azken hauek izaten dituzten baliabideak. Ez baliabide fisikoak bakarrik, baita giza baliabideak ere. Honatx adibide bat;  alokairuzko zuzendari honen lan bat, nazioartekotzerako proiektu bat hutsetik garatzea izan daiteke. Kasuaren arabera, enpresak arlo honetan esperientzia zabala duen zuzendari bat 6 edo 9 hilabetetarako kontratatu dezake, lanaldi osoz edo lanaldi partzialakin. Denbora horretan zehar, prozesua diseinatzeaz gain, gauzatu egingo luke eta enpresa barruan “autonomo” den lan talde bat abian jarriko luke. Une horretan, kontrataturiko zuzendaria joan egingo litzateke enpresatik.

Ondo aztertuz gero, zentzuzko irtenbide bat da. Enpresa bera eta bertan dauden kideak, hasiera-hasieratik informazio fluxu eta ezagutza bera jasoz garatu dira maila profesionalean. Orain kontatu berri dudana, enpresan sortzen diren bestelako proiektuetan egingarria da, hala nola, ordainsari aldagarria duen sistema bat ezartzeko, enpresan produktibitatea hobetzeko plana, eta abar.

Zerbitzu mota hau, nahiko berria denez, enpresetara oraindik ez da iritsi?

Nahiz eta gure lurraldean berria izan, beste herrietan formula hau oso normalizatua dago. Funtsean, zuzendaritza lanetan behar bat asetzean datza, zuzendaritza lan orokorra izan daiteke edo lan komertziala, finantzazio lana, eta abar.

Erresuma Batuan 17.000 interims baino gehiago daude. Hemen, aldiz, kopurua oso bestelakoa da. Alde batetik, enpresek interesa badutela adierazten dute eta bestetik, profil seniorra duten informazio eskaera interesgarriak jasotzen ditugu. Momentuz, zerbitzua abian jarri zen enpresa handitan parte hartuz eta enpresa txiki eta ertainetan oraindik mota honetako zerbitzuaren presentzia oso txikia da baina potentzialidade handiak ditu.

Itzuli gaitezen hasierara; zertan lan egiten du mota honetako zuzendari batek eta nolakoa da bere ohiko lanaldi bat?

Kasu guztiak zehaztea zaila da, kasuistika oso zabala baita. Baina adibide batzuk izan daitezke; epe motzean asko handitu den enpresa batean kudeatzaileek laguntza behar izatea, kudeaketa bera ezin kontrolatu dabiltzalako, belaunaldi aldaketa batean denboraldi batez prozesuan zehar laguntza behar denean, borondatezko baja baten aurrean laguntza behar izatea, eta abar.

Bi modu desberdinetan lan egiten dugula azaltzea gustatuko litzaidake. Lehenengoan, arrazoi desberdinen ondorioz, zuzendari baten falta edukiko genuke. Denbora horretan zehar, barne zuzendariak edo errelebuzko zuzendariak, ardura hori bere gain hartuko luke. Bigarren kasuan, enpresa barruko zuzendari batek esperientzia duen beste pertsona baten laguntza beharko luke. Kasu honetan, akonpainamendu lanak egingo genituzke.

Bitarteko zuzendari baten ohiko lanadia nolakoa den azaltzea, oso erraza da. Beste zuzendari batek izaten dituen funtzio eta betebehar berdinak izaten ditu. Bitarteko zuzendariaren lanaldia eta enpresaren lanaldiak bat egiten dute. Begiak irekiak eta erne egoten gara, bitarteko zuzendari baten ezaugarrietako bat egoera desberdinetara egokitzeko gaitasuna baita, une bakoitzean, enpresetan sortzen diren beharretara eta beti ere, kontratatuak izan diren helburu zehatzaren iparra galdu gabe. Produktibitate maila altua da.

Hortaz, aipatu duzunaren arabera, bitarteko zuzendariaren lana, hasiera hasieratik nabaritzen da?

Lehen aldaketak, lana hasi eta hortik 6 edo 7 asteetara nabaritzen dira. Hala ere, aldea badago proiektu batetik bestera, kontrataturiko dedikazio mailaren arabera. Garrantzitsua da oso aldaketa prozesua hasierako etapan nabaritzea. Ez da hain garrantzitsua izaten, aldaketa hori alderdi estrategiko batean ematen bada. Gakoa, erakundeak edo enpresak aldaketa antzematea da eta behin aldaketa hasi denean, inertziak berak ez uztea aldaketa geldiarazten.

Honenbestez, beti ez dira proiektu zehatzetarako kontratatzen?

Teorikoki, proiektu zehatz baterako kontratatzen gaituzte, puntuala den zerbaitetarako. Hori dela eta, gure parte hartze amaiera data kasu askotan ez dago jakiterik. Horiek horrela, Interim batek argi dauka bere helburua, bezeroak zehaztu dituen emaitzetan oinarritzen dela. Gure helburua ez da lanpostu horretan luzaroan egotea.

Nola kontratatu dezakegu Bitarteko Zuzendari bat?

Gurekin harremanetan www.baimanager.com web gunearen bidez jar zaitezkete, SKYPE bidez, telefonoz (943 54 35 99) edo Bai Managerrek Linkedin duen profilaren bidez.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus