Geroa ereiten

STUDIO24, Pasai Antxoko dantza zentro berria

2017/06/14

Iker Murillo dantzari eta ekintzaile pasaitarrarekin izan gara, Vitali Safronkine dantzari eta koreografoarekin batera irailean Pasai Antxon irekiko duten STUDIO24 dantza zentro berriari buruz solasten.

Iker Murillo eta Vitali Safronkine nazioarte mailan entzute handiko bi dantzari dira. Europako konpainia garrantzitsuenetan dantzari nagusi gisa ibilbide arrakastatsua izan eta gero, STUDIO24 dantza zentroa irekiko dute Pasai Antxon. Irailean zabalduko ditu ateak eta dagoeneko zabalik da matrikulatzeko epea.

Haur eta helduek dantza klasikoaren estilo garrantzitsuenak ikasteko aukera izango dute eta Hip-Hop edo Jazz bezalako estiloak ere eskainiko dituzte.

Iker Murillo dantzari pasaitarrarekin izan gara. Etxera itzuli eta abentura berri honetan murgildu da; hauxe esan digu:


murillo1

ZEIN DA ZURE PROIEKTUA?

24 urte pasa eta gero (4 formatzen eta 20 profesional gisa) etxera itzuli naiz ikasi dudan guztia erakusteko. Nire ilusioa, ikasleei dantzarekiko pasioa transmititzea da. Erakutsi nahi diet, neke eta diziplina handia eskatzen duen langintza honetan, emaitza onak lortzen direnean sentitzen den poza eta asetasuna azaldu ezina dela.

NOLA SORTU ZEN IDEIA?

Betidanik nire helburuetako bat izan da etxera itzuli eta nik ikasitakoarekin haurrek ez dezatela etxetik atera behar izan, ez behintzat hain goiz, nik egin behar izan nuen bezala. Nerabezaroa garai hain delikatua izanik, bi urte gehiago familiarekin egotea oso garrantzitsua dela pentsatzen dut. Oinarriak ondo finkatuta ez badaude, esperientzia gaindiezina bilaka daiteke.

ZUENAREN ANTZEKO ENPRESENGANDIK ZERK BEREIZTEN ZAITUZTE?

Gurea eta gainerako enpresen arteko aldea, urte hauetan guztietan jaso dugun formazioa eta gure lorpenetan dago. Vitalik eta nik, mundu mailako konpainiarik onenetan lan egin dugu dantzari nagusi gisa eta ospe handiko koreografoen gidaritzapean.

ZURE USTETAN, ZER ESKAINTZEN DIO ZUEN ENPRESAK GIZARTEARI? 

Artea eta kultura.


murillo2

NON ETA NOLA IKUSTEN DUZU ZURE BURUA 5 URTE BARRU?

Dantzarekin lotuta ikusten dut nire burua, dantzarekiko maitasuna eta errespetua zabalduz eta dantzari profesional izan nahi dutenei beren ametsa betetzen lagunduz.

NOLA ETA ZERGATIK ETORRI ZINEN OARSOALDEA AGENTZIARA? NOLAKOA IZAN DA ZURE ESPERIENTZIA HEMEN?

Finantzazio aukerak aztertzen hasi ginen, behin ideia pentsatu eta lokala begiratzen hasi ginenean. Nafarroako Rural Kutxak herrian duen bulegora joan ginen eta han eman ziguten Oarsoaldeak proiektu berriak laguntzeko eskaintzen duen zerbitzuaren berri.

Esperientzia oso ona izan da. Gurea bezalako proiektua garatu nahi duten pertsonentzat laguntza zerbitzu egokia da eta benetan eskertzen den zerbait da.

 NOLA JAR GAITEZKE ZUEKIN HARREMANETAN?

Gurekin harremanetan jartzeko 666 68 94 27 telefono zenbakira deitu dezakezu edo murillostudio24@gmail.com helbidera idatziz eta behar duzun informazioa emango dizugu.


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus