Geroa ereiten

Gaurkotasun albisteak eta Ekitaldiak

Eskualdeko ekintzen agenda begiratu eta Oarsoaldeak ze ekitalditan parte-hartu duen ezagutu ezazu.

 

 

2017(e)ko urriak 10

EUSKARAZ ESKATUTA SARIA IRABAZ DEZAKEZU OARSOALDEKO KAFETEGIETAN

Urriaren 15etik azaroaren 15era, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako kafetegietan erosketa euskaraz egiteak saria izan dezake.

2016(e)ko azaroak 25

PLASMA Plaza Sortzaile Mugikorra. Auzolanean ari diren eskualdeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute

Gure kulturaren oinarri diren Auzolana eta Herrigintza Oarsoaldean bultzatzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eta herritarren artean IN–FUSIOAK egitasmoa jarri da martxan. Jexux Leonetek, Oarsoaldearen lehendakaria eta Oiartzungo alkateak denak adierazi duenez, Foru Aldundiko partaidetzazko aurrekontuen dinamiketan jaiotako ideia da eta auzolana suspertzea du helburu, eskualdeko elkarte eta eragileak saretuz.

2016(e)ko ekainak 21

Ekainak 23. DOAKO JARDUNALDIA: KUDEAKETA ENERGETIKOA

Industria eta Eraikuntzen Efizientzia Energetikoan Giltzarri Berri bat

2016(e)ko ekainak 17

OPEN_INN-TALENT: PRESTAKUNTZA ZENTRO PARTAIDEETAKO IRAKASLEEKIN METODOLOGIA SAIOA.

Joan den astelehenean, 2016ko ekainaren 13an, Errenteriako (Oarsoaldeko eskualdea) Torrekua eraikin enblematikoan, lankidetza-ekintzailetzarako polo berria baita, OPEN_INN_TALENT proiektuaren barruan prestakuntza-topaketa egin zen parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleekin.

Don Bosco LHII, Easo Politeknikoa LHII, AEG Ikasketa Zentroa, IES Xabier Zubiri Manteo BHI izeneko zentroetako irakasleek, oso profil tekniko desberdinekin (taldean parte hartzen duten ikasleak bezala), 3 orduko jardunaldian modu simulatuan Berrikuntza Irekiaren eta Sormen Bateratuaren prozesua partekatu eta bizi izan zuten. Ildo horri eutsiz, ad hoc planteatutako erronkari erantzun zioten eta proiektuaren barruan erabiltzen den metodologia zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

Open_Inn_Talent Berrikuntza Ireki eta Sormen Bateratuaren proiektua da, aitzindaria Gipuzkoan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Sailak diruz laguntzen duena. Sustatzailea eskualdeko Tokiko Garapen Agentzia (OARSOALDEA) da. Agentziak laguntzaile bezala Fondo Formación Euskadi erakundea du, DEMOLA NETWORK (metodologia eskuratu dutenek erregistratutako marka) SAREARI dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko nodoa delako.

Gaur egun proiektuan zonako 5 enpresa parte hartzen ari da eta erronkak jartzen dituzte ikasleen taldeen esku: Amcor Flexibles España S.L.U., Irulezo Integrador de Sistemas Eléctricos, Tumaker, Diversius eta Oarsoaldea Garapen Agentzia bera.

compo oit

2016(e)ko ekainak 14

Merkataritza sariak - 2016 urteko deialdia

Xede nagusia da gizarteak eta erakundeek aitortza adieraztea merkataritzan egiten den lanari. Merkataritzari sektore gisa eskerrak ematearen eta sektore horrek emandako laguntzaren sinbolo gisa, merkataritza-esparruan garrantzitsuak diren eta, besteak beste, ondoren adierazitako bertuteengatik nabarmendu diren pertsona fisikoak edo juridikoak aintzatesten dira: egin duten ibilbideagatik, berrikuntzarako duten gaitasunagatik, edota beste hainbat enpresarekin batera lan egiteagatik, beren eta kokatuta dauden tokiko inguruaren dinamizazioaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten sinergiak lortzeko.

Epea ekainaren 18an bukatzen da.

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2016/merkataritza-sariak-2016/

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus