Geroa ereiten

Kontratatzailearen profila

9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren Kontratuez

2018ko martxoaren 9an 9/2017 Legea sartu zen indarrean, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa. 63. artikuluak arautzen duenez, kontratazio-organoek Interneten bidez soil-soilik zabalduko dute beren kontratatzailearen profila, kontratuei lotutako jardueraren inguruko informazioa eta dokumentuak biltzen dituen gunea den aldetik, haien gardentasuna eta beraietara sarbide publikoa ziurtatzeari begira.

Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratu alorreko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola, informazioa emateko iragarkiak, lizitazio irekiak nahiz hasita daudenak eta haiei buruzko informazioa, programaturiko kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak, eta bestelako orotariko informazio baliagarria, hala nola, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu puntuak eta komunikatzeko bideak. Horrez gainera, kontratuen esleipena argitaratuko da.

2018tik aurrera, OARSOALDEAko kontratatzailearen  profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.

Oarsoaldeak tramitatzen dituen kontratuei buruzko informazioa, ondoko esteka honen bidez eskuratu ahal izango da: Kontratazio Publikoa Euskadin - Contratación Pública en Euskadi.

Oarsoaldeak publikatutako eta indarrean dauden pleguak:

1.-LEZO EKO-PARKE INDUSTRIALA PROIEKTUAREN garapenerako asistentzia teknikorako zerbitzuak.

2.- Euskara batzordeari laguntza teknikoa emateko zerbitzu kontratazioa

3.- Errenteriako garabi zerbitzuarentzako berrenplegatze planeko laguntzen oinarriak. Epea: 2022/11/02

4.- Errenteriako OTA zerbitzuarentzako berrenplegatze planeko laguntzen oinarriak


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus