Geroa ereiten

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA


 

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrila, ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte berrian, eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena heldu den irailaren 23ra bitartean: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.

Oarsoaldea Garapen Agentziatik adierazi dutenez, Oiartzunen saioak irailaren 25ean hasiko dira eta Lezon, Errenterian eta Pasaian berriz, urriaren 2an.  

kuadrilategi orria_160 x 160_baja_11

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus