Geroa ereiten

Trintxerpeko Ethnia ile-apaindegiko bezero bat izan da “euskaraz ederrago” zozketako irabazlea

Pasaiako merkataritza lan-mahaia, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” egitasmoaren barruan, ile-apaindegien gremioa lantzen ari da aurten, “euskaraz ederrago” lemapean. Egitasmo honek hainbat zerbitzu ematen ditu: itzulpenak, euskara ikastaroak, ile-apaindegietarako euskarazko elementu eta materialak…

Urrian zehar egitasmoan parte hartu nahi izan duten Pasaiako ile-apaindegietako establezimenduen jabeek bezeroei boletoak eman dizkiete ile-apaindegietako tresnak euskaraz idatzi, izena eta telefonoa jarri eta establezimenduan jarritako buzoian utz zitzaten. Partaide guztien artean 100 euroko txeke bat zozkatu da, irabazleak boletoa bete duen ile-apaindegian erabiltzeko.

1.500 boleto baino gehiago banatu dira egitasmoan parte hartu duten 20 ile-apaindegietan, eta Laurak Bat merkatari-elkarteko bazkide eta merkataritza lan-mahaiko partaide den Ramon Illarregiek atera du Pasaiako boleto irabazlea. Zozketaren irabazlea Pasaian Edurne Ochoa izan da, Trintxerpeko Ethnia ile-apaindegian hartu zuen parte eta bertan gastatu ahal izango ditu 100 euroak ekainaren 30era bitarte.

pasaia

Sari banaketan Pasaiako Udalaren Euskara Saileko zinegotzi Miram Cano, Laurak Bat merkatari-elkarteko ordezkari Ramon Illarregi, Ethnia ile-apaindegiaren jabe Lorena Vara eta irabazlea bera Edurne Ochoa izan dira.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus