Geroa ereiten

ERIZ ALBERDIREN “BRUNILDA”-ri EUSKARAZKO FILM LABUR ONENARI MINTZAGUN SARIA

 

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea.

Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Egitasmo honek helburu bikoitza dauka, batetik, euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten eta hartara ekoizpen gehiago izan dadin sustatzea da. Bestetik, euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua, izan ere, askok ez dute inguruan euskaldunik eta euskaltegiek antolatutako jarduera eta ekintzak bihurtzen dira erabilera espazio bakarra eurentzat.

Epai-mahaia

Epai-mahaia eskualdeko euskaltegietako ikasleek osatzen dute.

Azaroaren 2an, goizeko 10:00etan, lehiaketara aurkezturiko 6 film laburren emanaldi bateratua egin zen Errenteriako Errenteria Hiria (Niessen) Kulturguneko aretoan. Emanaldi horretan erabaki zuen epai-mahaiak (ikasleek) euskarazko film labur onenaren Mintzagun saria Eriz Alberdiren Brunilda film laburrak irabazi duela.

Mintzagun Saria 2015

Eriz Alberdik, azaroaren 21ean, Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan egin zen festibalean jaso zuen saria.  

Oarsoaldeko sei euskaltegietan filmaren egikaritzeari buruz egingo diren saio-emanaldietan datza saria. Saio bakoitzarengatik 100€ eskuratuko ditu, 600€ guztira.

Saio edo emanaldi hauetan ikus-entzunezko arteari buruzko zertzeladak ere emango dizkie ikasleei zuzendari-ekoizle irabazleak.

mintzagun saria 2015

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus