Geroa ereiten

Oarsoaldeako Adimen Lehiakorra

Otsailaren 19an Oarsoaldeak Adimen lehiakorreko doako jardunaldia antolatuko du enpresentzat

Oarsoaldea Garapen Agentziak, IK4 Research Alliance zentro teknologikoarekin batera  datorren otsailaren 19an goizeko 9:30etik 11.00etara, jardunaldi bat antolatuko du “Oarsoaldeako adimen Lehiakorra” izenburupean Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, 2 – Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua). Jardunaldi honen helburua  “OARSOALDEAKO ADIMEN LEHIAKORRA” proiektua eskualdeko enpresei aurkeztea da.

2ic

Adimen lehiakorra enpresa-tresna bat da. Bere helburua, maila globalean dauden joeren ezagutza handiago bat edukitzea da, horrela, balio estrategikoa duen informazioa aztertuz erabaki hobeagoak hartu ahal izango ditu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

Proiektuaren helburua enpresak ahalbidetzea da ingurunearen aldaketei aurre hartzeko, bere ingurune lehiakorra hobeto menperatzeko, erabakiak hartzeko orduan arriskuak ekiditeko, berrikuntza bideratzeko produktura edo negozio eredura eta aukerak identifikatzeko, dio Julen Mendozak, Oarsoaldeako lehendakariak. Horretarako, sentsibilizazio eta prestakuntza tailerrak eta lan dinamikak sustatuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker proiektua doakoa izango da enpresentzat.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean izabaleta@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus