Geroa ereiten

ABIAN DA LAUGARREN URTEZ OARSOALDEAN, EKINTZAILEEI LAGUNTZEKO LANBIDEREN LAGUNTZA-DEIALDIA

 OARSOALDEA Garapenerako Agentziaren bidez, gure eskualdeak, 7 proiektu diruz laguntzeko aukera izango du: horietatik 3 enpresa-ideiak garatzeko izango dira eta 4 enpresa-jarduera berriak martxan jartzera bideratuak


 lanbide bannerra

 

Laugarren urtez jarraian, ekintzaileei laguntzeko deialdia abian jarri du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Egungoa bezalako ekonomia krisi testuinguru batean, hazkunde ekonomikoa, aurrerapena eta ongizatea bultzatzeko ekintzailetasuna ezinbestekoa da. Horretarako, beharrezkoa da ekintzaileei babesa eskaintzea beraien ibilbidean. Helburu horixe du hain zuzen diru-laguntzen deialdi honek; ernatze fasean dauden ideiak baliozkotzat jotzera edo eraldatzera, eta dagoeneko zehaztuta eta bideragarriak diren ideiei martxan jartzen laguntzera bideratuak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak aholkularitza zerbitzua eskainiko die, eta aldi berean,  LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturik,  diruz lagunduko die.

Laugarren deialdi honek, arreta berezia jarri du 30 urtez azpikoengan eta emakumeengan eta baliabide ekonomiko handiagoa jarri dute kolektibo hauentzat. Balorazio irizpideetan puntuazio handiagoa jasoko dute 30 urtera heltzen ez direnek eta emakumeek. 

Onuradunek jasoko dituzten zenbatekoak:

 

-          Enpresa-ideia garatzeko: 1.000 euro 30 urte edo gehiago dituen gizonezkoarentzat eta 1.150 euro emakumea bada; eta 1.150 euro eta 1.300 eurokoak 30 urtez azpikoentzat.

-          Enpresa proiektua martxan jartzeko: 1.500 euro 30 urte edo gehiago dituen gizonezkoarentzat eta 1.725 euro emakumea bada; eta 1.725 euro eta 1.950 eurokoak 30 urtez azpikoentzat.

Eskaera aurkeztu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da aurretik OARSOALDEA Garapen Agentziarekin tutorizazio prozesu bat abian jarri izana. Eskaera egiteko, ezinbestean, ekainaren 15ean, asteazkena, eguerdiko hamabietan Oarsoaldearen Oiartzungo bulegoan egingo den tutorizazio-hasiera eta diru-laguntzen aurkezpen-bileran parte hartu beharko da (Astigarragako bidea 2 – 2. solairua. Mamut merkatalguneko bulego eraikina).

 

Betebeharrei, prozedurari, eskaerari eta abarrei buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus webgunean edo Enpresa Txikiei Laguntza Sailarekin harremanetan jarriz, 943.494.129 telefonoan edo asalaberria@oarsoaldea.eus edo esusperregi@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

 

Diru‐laguntzei buruzko informazioa:

Enpresa ideia garatzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru_laguntza/2016/ape_i_eusk_2016/y94-ayuda/eu/

Proiektuak martxan jartzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru_laguntza/2016/ape_p-2016/y94-ayuda/eu/

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus