Geroa ereiten

OPEN_INN-TALENT: PRESTAKUNTZA ZENTRO PARTAIDEETAKO IRAKASLEEKIN METODOLOGIA SAIOA.

Joan den astelehenean, 2016ko ekainaren 13an, Errenteriako (Oarsoaldeko eskualdea) Torrekua eraikin enblematikoan, lankidetza-ekintzailetzarako polo berria baita, OPEN_INN_TALENT proiektuaren barruan prestakuntza-topaketa egin zen parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleekin.

Don Bosco LHII, Easo Politeknikoa LHII, AEG Ikasketa Zentroa, IES Xabier Zubiri Manteo BHI izeneko zentroetako irakasleek, oso profil tekniko desberdinekin (taldean parte hartzen duten ikasleak bezala), 3 orduko jardunaldian modu simulatuan Berrikuntza Irekiaren eta Sormen Bateratuaren prozesua partekatu eta bizi izan zuten. Ildo horri eutsiz, ad hoc planteatutako erronkari erantzun zioten eta proiektuaren barruan erabiltzen den metodologia zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

Open_Inn_Talent Berrikuntza Ireki eta Sormen Bateratuaren proiektua da, aitzindaria Gipuzkoan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Sailak diruz laguntzen duena. Sustatzailea eskualdeko Tokiko Garapen Agentzia (OARSOALDEA) da. Agentziak laguntzaile bezala Fondo Formación Euskadi erakundea du, DEMOLA NETWORK (metodologia eskuratu dutenek erregistratutako marka) SAREARI dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko nodoa delako.

Gaur egun proiektuan zonako 5 enpresa parte hartzen ari da eta erronkak jartzen dituzte ikasleen taldeen esku: Amcor Flexibles España S.L.U., Irulezo Integrador de Sistemas Eléctricos, Tumaker, Diversius eta Oarsoaldea Garapen Agentzia bera.

compo oit

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus