Geroa ereiten

Gaurkotasun albisteak eta Ekitaldiak

Eskualdeko ekintzen agenda begiratu eta Oarsoaldeak ze ekitalditan parte-hartu duen ezagutu ezazu.

 

 

2011(e)ko apirilak 15

Eskualdeko ekintzaileak laguntzeko hitzarmena sinatu dute Oarsoaldeak eta Oinarrik

OARSOALDEAk eta OINARRIk enpresa berrien sorrera errazteko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Eskualdeko ekintzaileei finantziazio lortzeko erraztasunak ematea da hitzarmenaren helburua. Akordioari esker, eskualdeko enpresek finantziazio baldintza hobeak izango dituzte eta finantziazioari buruzko doako aholkularitza jasoko dute Oinarriko adituen eskutik.

2011(e)ko apirilak 15

"Kontaidazu ipuin bat" ekimeneko IPUIN SORTAren aurkezpena

Joan zen udazkenean "KONTAIDAZU IPUIN BAT" ekimenaren III. edizioa jarri zuten abian Oarsoaldeko Euskara Batzordetik. Eskualdeko 6 urte arteko haurren guraso, aiton-amona eta izeba-osabei ipuin labur bat asmatu edo klasiko bat moldatu eta haiei helarazteko eskatu zieten berriz ere, ipuinak audio euskarrian nahiz idatziz bidaltzeko aukera emanez. Hirugarren edizio honen fruituak aurkezteko elkartu dira gaur hemen.

2011(e)ko apirilak 12

Oarsoaldearen hiri berriztapenerako Saila eta diru laguntzen aurkezpena

Apirilaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Oarsoaldearen prentsa aretoan Hiri Berriztapen Zerbitzuaren emaitzen garapen positiboaren eta laguntzen eta etorkizunerako erronken aurkezpena egingo da. Bertan, eskualdeko lau udaletxeetako ordezkariek parte hartuko dute, baita garapen agentziako lehendakariak ere, Ander Poza (Oarsoaldearen Lehendakaria), Juan Carlos Merino (Errenteriako Alkatea), Haritz Salaberria (Lezoko Alkatea) eta Aitor Etxeberria (Oiartzungo Alkatea).

2011(e)ko apirilak 01

SMS lehiaketaren sari banatzea

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, urtero bezala, gazteei zuzenduriko SMS lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez. Beste hainbat egitasmoetan bezala (hitzarmengintza-Eskolatik Kalera, Kuadrillategi, Eskola kirola, Lanbide Heziketaren euskalduntzean eragiten eta abar), ekimen honen helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da.

2011(e)ko urtarrilak 18

Errezeta leihaketaren ebazpena

Arbelaitz eta Adurizek 73 errezetaren artean aukeratu dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako lehiaketan 

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko harakinen gremioaren laguntzaz antolatutako errezeta lehiaketaren emaitza ezagutzera eman da. Hilario Arbelaitz eta Andoni Luis Adurizek zuzendutako epai-mahaiaren erabakiz, Laura Ferrari, Elixabete Perez – Izaskun Ibarra, eta Maria Luisa Lopetegi izan dira sarituak Errenteria, Oiartzun eta Pasaian hurrenez hurren. Lezon ez da lehiaketarik egin.

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus