Geroa ereiten

Gaurkotasun albisteak eta Ekitaldiak

Eskualdeko ekintzen agenda begiratu eta Oarsoaldeak ze ekitalditan parte-hartu duen ezagutu ezazu.

 

 

2015(e)ko irailak 09

LANGABETUENTZAKO EUSKARA-ESKOLAK DOHAINIK PASAIAN

Pasaiako Udalak langabezian dauden pasaitarrentzat ikastaro trinkoak eskaintzen ditu.

2015(e)ko irailak 08

Gazte ekintzaileen Lehiaketa Nazionala 2015

 INJUVEK 2015eko Gazte Ekintzaileen Lehiaketaren deialdia egiten du, osatutako enpresen egitasmo berritzaileak lideratzen dituzten gazteei laguntzeko, gehienez hiru urtetako aintzintasunarekin eta gutxienea urtebetekoa, sektorea edozein izanda ere.

Hautatutako lehen hamarrek 25.000 eurotako laguntza ekonomikoa izango dute.

Eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 14a izango da

Informazio gehiago:

http://www.injuve.es/eu/empleo/noticia/certamen-nacional-de-jovenes-emprendedores-2015

2015(e)ko irailak 02

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA


 

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrila, ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

2015(e)ko irailak 02

NAZIOARTEKOTZE JARDUNALDIA. HERRIALDEA: TXILE

Txile enpresa industrialei aukera handiak eskaintzen dizkien herrialde hegoamerikarra da, minak, energia mundua eta eraikuntza dira hiru sektore garrantzitsuenetarikoak bertan.
Herrialdearen inguruko aurkezpen bat burutuko da lehenik eta behin, baita egungo Txileren inguruko egungo egoera ere. Gobernuak enpresa kanpotarrekiko duen jarrera landuko da, eskaintzen dituzten laguntza eta abantailetan sakonduz. Aukera zehatzak aipatuko dira, informazioa eskaintzeaz gain, kasu errealak ikus ditzaten enpresek.


Hizlaria:
Eñaut Gereñu (Gertuko, S.L.)
Eñaut Gereñu ordiziarrak ederki ezagutzen ditu gure enpresa industrial txikiak eta Hego Ameriketako herrialde desberdinen eta Euskal Herriaren artean harremanak estutu nahian dabil lanean.

DATA: 2015/09/07
ORDUTEGIA: 15:00 hr
IRAUPENA:2 ordu
TOKIA: Goieki
IZEN EMATEA
getgune.goieki@goierri.orgInformazioa


INFORMACIÓN:

Ane Urteaga - 943 16 00 40

getgune.goieki@goierri.org

2015(e)ko irailak 01

INDARREAN JARRAITZEN DU HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZA PROGRAMAK

Laguntza programa 2015eko urriaren 15a bitarte (edota aurrekontua amaitu arte) egongo da indarrean.

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus