Geroa ereiten

TRESNERIA INDUSTRIALAREN MANTENTZE ETA MUNTATZE MEKANIKOKO FORMAZIO IKASTAROA PERTSONA LANGABETUENTZAT

Ikastaro hau Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzari esker egingo da eta sektoreko enpresetan praktikak eskaintzen ditu.

 

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, adierazi duenez, agentziak eskualdeko langabetuei eskaintzen dien ikastaro honetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta Lanbideko web-orriaren bidez  edo Lanbideko bulegoetan egin daiteke.

Ikastaro honetan parte hartzen duten pertsonek profesionaltasun ziurtagiria lortu ahal izango dute arlo honetan:

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA TRESNERIA INDUSTRIALAREN MANTENTZE ETA MUNTATZE MEKANIKOAN

Ikastaroa abenduaren 20an Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integralean hasiko da eta 510 ordukoa izango da.

Informazio gehiagorako Oarsoaldearen 943 510 200 telefonora deitu edo Errenteriako bulegoan galdetu (Olibet, 6 behea. 20100. Errenteria).

mantentze eta muntatze

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus