Geroa ereiten

50/50 PROIEKTUA, Oarsoaldean energia-iragatean laguntzeko

Oarsoaldeak energia-sentsibilizazioaren eremuan proiektu berriztatzaile eta aitzindaria abian jarri du.

Abenduaren 12an, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu ostean, prentsaurrekoa egin da 50/50 proiektua aurkezteko.  Proiektuak energia-eraginkortasunarekin zerikusia du eta eskualdeko energiari buruzko planean aurrez ikusten diren sentsibilizazio-jardueren barruan kokatzen da.

Energia oinarrizko ondasuna da eta bizi-maila duina lortzeko behar dugu. 2016an Oarsoaldeko eskualdeak, garapen-agentziaren bitartez, energia-plana definitu eta abian jarri zuen eta lan-esparru horri eutsiz, energia aurreztu eta ingurumena zaintzearen arloan jarduera ezberdinak garatu ditu. Horien guztien helburua herritarrak eta udal-langileak eraginkortasunez nahastea izan da. Bai energia-planak, baita bere esparruan garatu diren jarduerek ere, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Sailaren laguntza ekonomikoa izan dute.

 50 50 eneritz-hasiera-web

Ekonomia-, gizarte- eta energia-paradigma berrirantz iragateko, gizartea guztia nahasi behar da. Hori da aukera bakarra. Horregatik, hainbat proiektuk ecolocal izeneko metodologiari eutsi dio eta, hain zuzen ere, metodologia berdinarekin “herritarrak, ikastetxeak, gobernu-taldeak, udal-teknikariak... laburbilduz, ekonomia- eta gizarte-eragileak aktibatu nahi dira. Izan ere, gizartearen kideak gara eta energiarik garrantzitsuena, eraldatzen duena, pertsonen energia dela kontuan hartu behar dugu”.

Ekitaldi honetan udalerri guztietako politikariek (Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo zinegotzia; Sergio Ekiza, Oarsoaldeako lehendakaria eta Pasaiako zinegotzia; Miguel Angel Sánchez, Lezoko zinegotzia; eta Jose Cruz Legorburu, Errenteriako zinegotzia) parte hartu zuten, esperientziaren lau ikastetxe protagonistetako (Pasaiako Karmengo Ama herri-ikastetxea, Oiartzungo Elizalde herri-eskola, Errenteriako Cristobal Gamón eta Lezoko herri-eskola) ordezkariekin, udaletako eta garapen-agentziako teknikariekin eta proiektuari laguntza teknikoa ematen dion Ecolocal enpresarekin batera.

50 50 sergio-web

50/50 proiektuak ohituren aldaketa sustatu eta energiaren pertzepzioa aldatzeko tresnak dira. Jada energia ez da gai urruna, jardute-tarte txikia eskaintzen duena, alegia. 50/50 proiektuen filosofia zuzeneko irabazia definitzea da eta, horretarako, instalazio bat erabiltzen duten pertsonen kasuan, energia eta uraren kontsumoak aurreztean oinarritzen da; askotan, energiaren kontsumoari lotutako kostuak eta aurreztearen zuzeneko onuradunak ez baitituzte antzematen.

 50-50-eskemaon

 

Proiektuei esker, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du. Gainerako % 50 udalak inbertituko du, ikastetxeetan bertan energia-aurrezpen eta -eraginkortasunerako hobekuntzatan. Ikasturtean zehar, ikastetxeek energia-taldeak sortzen dituzte eta jarduera nahiz ekintzak abian jarri ere bai, ohiturak aldatuz kontsumoa hobetzeko. Energia-talde horietan eskola-erkidego guztia ordezkatuta dago: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezainak eta familiak.

Energia eta uraren kudeaketa eraginkorra gastua da eta ingurumen- eta ekonomia-ondore garrantzitsuak ditu. Oarsoaldeko udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gutxi gorabehera gastu arruntetarako aurrekontuaren % 50 da. Eta diru horretan guztian, ikastetxeek udalen gastu guztiaren % 10 inguru gastatzen dute.

Dena den, interesgarriena ez da dirua aurreztu eta CO2-ren igorpenak gutxitzeko ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Baliabideak arrazionaltasunez erabili behar dira eta hori ulertzeak gero eta premia handiagoa du gure munduan.

50 50 angel-web


Proiektuari laguntza teknikoa “EcoooLocal” proiektuak eskaintzen dio. Izan ere, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin burututako proiektua da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea, Energia Eredu Berriaren aldeko Plataforman parte hartzen duena.

50 50 famili-argazkia-web

50-50-proiektua-eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus