Geroa ereiten

LEHEN AUKERA programa 2019. GAZTE LANGABEAK euskal enpresetan KONTRATATZEKO laguntza

Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo kontratu mugagabe batekin kontratatzeko bideratutako laguntzen deialdi berria, 2019 urtekoa, ireki berri da.

Deialdiaren xedea

Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo kontratu mugagabe batekin kontratatzeko bideratutako laguntzak arautzea.

Enpresek  hautagaiak  zuzenean edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez aukeratu ahal izango dituzte, deialdiaren 7.artikuluan xedatuari jarraituz:

a)       Zuzenean gazteak bere ikasketak egin dituen zentroarekin elkarlanean, behin enpresan  deialdiaren 7.a) artikuluan xedatutako prestakuntza epealdiaren bat amaitu eta gero.

b)      Gainerako kasuetarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo Oarsoaldea Garapen Agentzian eskaintza kudeatzeko eskatuz.

Interesdunek Lanbiden- Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, datuak gaurkotuta dituztela.

Bete beharreko baldintzak

1.–16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak  eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

                 a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

                b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea.

                c) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako tituluren bat izatea:

  •        Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Boloniako Plana.
  •       Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa edo Unibertsitateko Gradua- Boloniako Plana.
  •       Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi-edo erdi-mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
  •       Oinarrizko lanbide heziketa.
  •       Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
  •       Profesionaltasun-ziurtagiria.

 d)  Tituluarekin lotutako enpleguetan 6 hilabeteko esperientzia izatea gehienez ere.

2.– Gazte Bermea Sisteman izena ematea:

a)      Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan, kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute.

b)      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere bulegoen edo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, hautaketa-prozesuan, lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudenei, urriaren 15eko 18/2014 Legeak, –hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituenak– ezarritakoari jarraituz.

3.– Prestakuntza Duala egin duten enpresa berean gazteak zuzenean hautatuta egiten diren kontratuetan, prestakuntzaren xedea izan bada hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzea, kontratu mugagabeak izan beharko dute, edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratuak.

4.– Lehen Aukera praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak oraingo deialdiaren ondorioetarako kontuan har daitezke kontratu mugagabearen modalitatean soilik, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera.

Eskaera epea

2018-12-29-etik 2019-10-31-era

Informazio gehiago edo laguntza kudeatzeko

Jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Enplegu Zerbitzuarekin 943.510.200 telefonoan edo olibet@oarsoaldea.eus emailaren bidez. Era berean, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez ere egin daiteke.

Deskargatu informazio guztia hemen




Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus