Geroa ereiten

BEREN PROTAGONISTEN BIDEZ HABIAN! TEK SOZIALA ZER DEN EZAGUTUKO DUGU.

Oarsoaldeak sustatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua, ekimen honi apirilean ekin zitzaion eta 2018ko azaroan amaitu zen. Helburua berrikuntza soziala, ekintzailetza eta teknologia bultzatzea izan da, Oarsoaldean osasun, hezkuntza, zahartze, desgaitasun eta iraupenaren arloetan arazoak ebazteko formula modura.

Habian! Tek Sozialak Oarsoaldeko ekintzaileak, ikasleak eta tituludunak, baita enpresak ere bilatzen zituen, beren ekarpenarekin eskualdean eragina sor bazezaketen eta, aldi berean, teknologia sozialaren proiektuetan ekintzailetza eta barne-ekintzailetza aukera eskain bazitzaketen.

Habian! Tek Sozialaren deialdian 12 proiektu aurkeztu ziren eta prestakuntza-saioen bitartez teknologia sozialean ekiten ikasi zuten, Oarsoaldeko eskualdean teknologia sozialaren eremuan ekosistema ekintzailea, lankidetzakoa, sortzailea eta berriztatzailea sustatzeko.

Hautespen-prozesuaren ostean, prestakuntzan bi proiektu partaidek BEKA-MENTORIZAZIOA jaso zuten. Hala, 6 hilabetez banako aholkularitza izan dute proiektuaren inguruan negozio-eredu eta iraunkortasun ekonomiko nahiz etikoari buruz. Aldi berean, proiektuari balioa eransteko aditu baten eskutik, mentorizazioan jardun dute, Habian! Teknologia Kreaktiboa lankidetza-inkubagailuan kokatu dira eta proiektuak 8.000 euroko ekarpena jaso du.

Hautatutako bi proiektuak honakoak dira: PUXL eta ZILARNET.

Beren protagonisten bidez HABIAN! TEK SOZIALA zer den ezagutuko dugu.

ZILARNET elkarrizketa

PUXL ekarrizketa


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus