Geroa ereiten

PUXL

Iñigo, Jean eta Xavier PUXL sortu dute, webgune guztiz funtzionalak, ekologikoak, responsiboak eta, batez, ere, irisgarriak sortzen laguntzeko doako tresna da eta webguneak garatzen dituen edonori zuzenduta dago , eta hori guztia diseinua alde batera utzi gabe. Azaldu zuen proiektua zein den:

1. Zertan datza?

PUXL famework sortu dugu, tresna modular bat, hedagarria eta kode irekikoa, web interface sinestezinak, arinak responsiboak, ekologikoak eta webgune irisgarritasun estandar altuenarekin sortzeko aukera emango duena.

2. Nola sortu zen ideia?

Iñigo Garciak, Jean Zozayak eta Xavier Crespok beste proiektu bat ere aurrera eraman genuen, iKsolver, freelance lanerako plataforma guztiz disruptiboa eskaintzen dituen zerbitzuei dagokionez, erabiltzen duen teknologiarengatik, bere negozio ereduarengatik eta bere politikaren ardura enpresako erantzukizun sozialarengatik. Garatzeko, tresna bat behar genuen ondoren dibertsitate funtzional ezberdinak dituzten pertsonen sarrera osoa eta unibertsala bermatzen zuen intefaz bat sortzeko.

Behar hau asetzen zuen tresnarik ez zegoela ohartu ginen, beraz, mundu mailan gehien erabiltzen den frameworks batentzat liburutegi bat garatzen hasi ginen, baina garapen prozesuan gure beharrak ez zituela guztiz betetzen ikusi genuen, honela, gure framework propioa sortzea erabaki genuen

3. Zuen iritziz, zuen proiektuak zer eskaintzen dio gizarteari?

PUXLek sortutako interfaceak irisgarriak eta edozeinentzat, gaitasun funtzionala kontutan hartu gabe, guztiz erabilgarriak direla bermatzen dugu, gure ustez hori da gako garrantzitsuena eta PUXL sortzeko arrazoia.

Gainera, PUXLk webgune garatzaileei, interface irisgarriak garatzeko aukera ematen die, nahiz web irisgarritasunari buruzko ezagutzarik ez eduki, tresna guztiz automatikoa eta prebentziozkoa baita. Bermatzen duena da, web sorrerarako oinarrizko ezagutza duen edozeinek, izugarrizko interfaceak sortu ditzakela, guztiz funtzionalak, responsivak eta, batez ere, irisgarriak, eta hori guztia diseinuari uko egin gabe. Zenbat eta gehiakok sortu web irisgarriak, web irisgarritasun berme handiagoa egongo da.

Bestalde, PUXL WCAGk esandako framework 2.1 web irisgarritasun estandar berrira guztiz egokitzen den web garapen tresna bakarra da, baita 2018ko udan argitaratutako europear eta espainiar lege berrietara ere. PUXL erabiltzeak kode garbiago, hobeezin eta oso arina sortzen du, karga denbora oso txikiak bermatzen ditu eta, era berean, energía kontsumo txikiagoa, zerbitzariaren aldetik eta bezeroaren aldetik ere, beraz, PUXL frameworkekin garatutako webak ,web ekologikoak bihurtzen ditu.

Aipagarria da ere PUXL framework MIT lizentziarekin erregistratu dela, kode irekiko tresna eta doakoa bihurtzen delarik.

Informazio hau guztia proiektuaren wegunean aurki dezakezue: https://puxl.io

4. Nolakoa izan da zuen ibilbidea Habian! Tek soziala programan?

Egia esan oso baliogarria izan zaigu, batez ere negozio ereduari buruzko gure hipotesiak lurreratzeko.

Programara iritsi ginenean tresna garatuta genuen, gainera zer izatea nahi genuenaren oso ideia zehatza genuen, baita tresna honen balioak gizarteari egin ziezaiokeen ekarpenaren modua ere, baina galduta geunden gure enpresa sozialaren egitasmoa, egitasmo jasangarrian nola bihur zitekeen arloan. Alde honetatik, Habian! Tek soziala programaren barne izan ziren mentorizazio saioak ezinbestekoak izan ziren. Gainera, programatik lortutako ekarpen ekonomikoa hasierako produkzio gastuetarako erabil ahal izan genituen. Habian! Tek soziala programak gure egitasmoaren hazkuntza azkartu du, ideia fasetik, merkatu sarrera fasera eramanda.

5. Non eta nola ikusten zarete 5 urte barru?

Oraindik PUXLen asko dugu egiteko.

PUXL estandar bat bihurtzea nahiko genuke, webgunea garatu nahi duen edonorentzat tresna izatea. Gainera, irisgarritasun gaiari dagokionez, kontzientzazio lan handia egiteko dugula uste dugu.

Beraz, Euskadi mailan mundu guztirako webguneak sortzeko mugimendu handienetakoaren lidergoa eramaten ikusten dugu gure burua.

puxl3

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus