Turislan III berritasun askorekin itzuli da eta Oarsoaldeak aurten ere bertan parte hartuko du

Apunta las fechas: 25 y 26 de marzo de 2019 en Ficoba.

Turislan es un lugar de encuentro entre personas en búsqueda de empleo y empresas del sector turístico con necesidad de contratar personal para ofrecer el mejor servicio.

 

Enplegua bilatzen ari direnei zuzenduta egoteaz gainera, plataforma ezin hobea ere bada turismoaren sektorean garapen profesionalerako zer gaitasuna duten jakin nahi duten pertsonentzat eta turismoaren sektorean lanean hasteko orientazioa behar duten ekintzaileentzat.

 

Horrez gain, turismoaren sektorean berariazkoa den enplegu-azoka hau turismoaren sektoreko gai interesgarri nagusien inguruan eztabaidatzeko eta ezagutzak trukatzeko gunea ere bada. Aurten, Turislan III azokan, oso jardunaldi interesgarriak egingo dira sektore osorako.

Horiek horrela, topaketa honetan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu eskualdean, bai enpresei,  lanpostuak eskaini ditzaten, nahiz interesdunei, haien prestakuntza edozein delarik ere.

 

Turislanen parte hartzen duten enpresa batzuek, bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituzte. Azokan parte hartzen dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza-bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek.

Sendotzen ari den proiektua

Aurreko edizioetan, turismo sektoreko 50 enpresa baino gehiago bildu zituen Turislanek azoka-esparruan, langileen hautapen prozesuetan interesatuta zeudenak. Turislanen online plataformak 400 lanpostu baino gehiago kudeatu ditu orain arte. Azokak, guztira, 4.855 bisitari hartu zituen; 422 lanpostu eskaini ziren, denera; 3.723 curriculum eman ziren, orotara; eta 838 elkarrizketa hitzartu ziren.

Hortaz, sendotzen ari den proiektua da, euskal turismo sektorearen eta enpleguaren kalitatea hobetzen, eta helmuga sozialki nahiz ekonomikoki jasangarri bat garatzen lagundu nahi duena.

"Gipuzkoa da turismoaren arloan hazkunde eta proiekzio gehien duen helmugetako bat.  Turismoaren sektorea gure lurraldearen garapen ekonomikorako motor garrantzitsuenetako bat da. Aberastasuna sortzen du, eta enplegua ere sortzen du. Beraz, lan bila dabiltzanentzako aukera paregabea da. Administrazioek ahalegina egin behar dute, nahitaez, sektore turistiko desberdinen kalitate indizeak hobetzeko, baina ahalegin hori eskualdeek eta enpresek ere egin behar dute, eta, horretarako, ezinbestekoa da kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egitea, eta sektorea profesionalizatzea. Helburu horri begira, funtsezkoak dira Turislan bezalako azokak, hazkunde turistikoa lehiakortasun eta kalitatezko enplegu bilakatzen laguntzen baitute", azpimarratu du Denis Itxasok.

Oarsoaldearen parte-hartzea

Oarsoaldeak mordoxka bat urte daramazki ekintzailetza lantzen, zerbitzuak eta turismo proiektuak sustatzen,  baita lan bitartekaritza lanetan ere,  beraz, Foru Aldunditik proposatutako lankidetza eta helburuak guztiz koherenteak dira eta ezin hobeto egokitzen dira agentziaren lerroekin, Oarsoaldeako lehendakaria den Sergio Ekizak jakinarazi duen bezala.

Oarsoaldeak, beraz, lan eskaintzen bitartekari gisa jardungo du,  lan eskaintzak jasotzen laguntzen, azokaren egunerako pertsonen hautapena eta elkarrizketa pertsonalizatuak egiten,  eskatzen duten enpresentzako.

Nola parte hartu: 

Turislan azokan parte hartzeko interesa duten pertsonak eta enpresak,  turislan.ficoba.org web orriaren bitartez egin dezakete. Enpresentzat epea, lan eskaintzak bidaltzeko otsailaren 28 arte izango da eta lan eskaintza hauetan izena eman nahi dutenek, aukera izango dute martxoaren 1etik 19 arte. Hala ere, bi kasuetan Oarsoaldearekin zuzenean harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefonoan eta bertan, Turislan turismo sektoreko hirugarren enplegu azokan parte hartzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa emango zaie.

 

Proposatzen diren berrikuntzak:

Gipuzkoako Azokaren irismena geografikoki Euskadira zabaltzeaz gain, sinergiak bilatzen dira Sevatur Turismo Azokaren eta Turislanen artean, eta pentsatzen ari dira bi azokak ondoz ondoko datetan egitea (Turislan 2019ko martxoaren 25ean eta 26an, eta Sevatur, berriz, martxoaren 29, 30 eta 31n), eta esparru berean (Ficoba). Informazio guztia eskuragarri egongo da turislan.ficoba.org.  web gunean.

 

 

  turislan argazki 1  

 

 

turislan argazki 2

 


Oarsoaldea