Geroa ereiten

Leire Olaberria txirrindulari profesional ohia, Habian! hazitegian izango dugu bere ezagutzak elkarbanatzen

Kirolgi fundazioarekin batera antolatuta, ekainaren 26an 10:30-11.15 bitartean “Porrotak eta aukerak kudeatzen ikasteko prestaketa saioa” izango dugu Habian! hazitegiko ekintzen programaren barruan.


Kirolgi fundazioa kirol eta gizarte egitasmo bat da. Kirola kohesiorako eta gizartean aberastasuna sortzea eta baloreak eta aukera-berdintasunean oinarritutako elkarbizitza balioak transmititzea du helburu. Kirolgi fundazioan kirolak enpresa mundua garatzen laguntzeko duen potentzialaz jakitun dira, kirolaren eta enpresaren artean dauden paralelismoak eta esperientziak uztartuz, modu bateratuan ikastea lortu nahi da. Horiek horrela, oraingo saio honetan porrotak eta aukerak kudeatzeaz arituko da Leire Olaberria.

Zer ikasiko dugu

Zergatik sentitzen dugu porrot egiten dugula? Nola kudeatzen dugu porrota? Zer egin dezakegu edo zer egiteari utzi beharko genioke porrota aukera batean bihurtzeko? Leire Olaberria ibilbide handikoa da eta zailtasunak eta porrotak ondo kudeatzen badira, aukera bikainak sortu daitezkela ikasi du. Primerako eredua izango da bertaratzen direnentzat. 

Leire Olaberria

Leire Olaberria Dorronsoro Ikaztegietako txirrindulari profesional oiha da, pistako txirrindularitzan espezializatua. 14 denboraldi txirrindulari profesional moduan aritua, 2008an Beijineko JJOOetan parte hartu zuen eta brontzea lortu zuen, baita brontzezko domina ere  2010eko  Munduko Txirrindularitza Txapelketan Omnium proban. Bestalde, 2010ean Europako txapelduna izan zen Omnium proban eta munduko kopetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen. 2013an Munduko Kopako sailkapen orokorraren garaile izan zen Scratch proban.

leire olaberria sariak

Non eta noiz

Noiz: Ekainak 26

Non: Torrekuan, beheko solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)

Ordutegia: 10:30etik 11:15era.

Izen-ematea

Saioa ekainaren 26an bada ere, izena emateko epea ekainaren 25ean  amaituko da eta Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta.

Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz

Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! hazitegia jarri zen martxan eta pertsona ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute.

Edozein argibiderako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129


leire olaberria eusk ekaina 26 eusk


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus