Geroa ereiten

Oarsoaldea Garapen Agentziak Habian! lankidetza-ekintzailetzarako haztegiaren bitartez, eskualdean lankidetza-ekintzailetza sustatzeko asmoz, Habiadan ekimena sustatzen du.

Ekimen honekin, haztegian kokatuak dauden, ekintzailetza-proiektuen ahalmen sortzailea garatzen laguntzeko baldintzak landuko dira eta eskualdearen ikuspegitik lankidetzaren ondorioz sor daitezkeen aukera berriak arakatzeko aukera eskainiko da.

3 saioen bitartez, “laborategiaren” formatuan, hau da, partaidetza errazaren bidez eta hausnarketak partaide guztien artean osatuz, besteak beste, honako alderdiak aztertuko dira: baldintza egokiak, sormen kolektiboa eta haztegiaren harremana gainerako ekintzailetzaren paisaiarekin, bai Errenteriako udalerrian, baita eskualdean ere. Gainera, saio hauetan gure ingurunean jada proiektuak garatu dituztenek beren esperientziak zuzenean azalduko dituzte.

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Sailaren diru-laguntza du eta Errenteriako Torrekua eraikinean garatuko da. Izan ere, bertan du Oarsoaldea Garapen Agentziak Habian! haztegia eta lanean dihardu ekintzailetza bultzatzen, Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia-garapenerako eragile izan dadin.

habiadan irudia

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus