Azkeneko plazak HAZILAN OARSOALDEA enplegu-programan parte hartzeko

Este programa ha ayudado a 145 jóvenes y más del 85% ha conseguido un trabajo. Sigue leyendo y verás lo que opinan sobre el programa diferentes participantes.

 

 

Aukera paregabea. Hori da, hain zuzen, HAZILAN programaren helburua, aukera bikaina eskaintzea desberdin eta berezi bihurtzen gaituena bilatzeko, aurkitzeko eta sendotzeko. HAZILANi esker, bidean laguntza izango dugu. Ildo horri eutsiz, hasieran, ahalmen pertsonal eta lanbide-gaitasunetan prestatzeko 80 ordu izango dira. Gero, pertsona bakoitzaren lanbide-profilarekin zerikusia duten enpresatan praktiken etapari eusteko aukera izango da.

45 urte baino gutxiago duten pertsona prestatuak lan-merkatuan errazago sartzea du xede eta, aldi berean, enpresei proiektuak garatzen lagunduko dizkieten pertsonak eskainiko zaizkie. Nolanahi ere, prestakuntza oso ona izan arren, gazte askok ez dituzte gaur egun enpresek eskatzen dituzten zeharkako gaitasun eta trebeziak.

hazilan-logoguztiakigo2019

Aukera paregabea

Cristina oiartzuarra da eta Oarsoaldeako Hazilan programan parte hartu duten 145 pertsona horietako bat da. Bere zorionerako enplegua aurkitu du programa honi esker. Administrazioan prestakuntza zuen 44 urterekin HAZILAN programara iritsi zenean. Itxaropen gutxirekin, baina “azkenean eskaini zitzaion aukera izateko gogo handiz”. “Ikastaroan beste partaide batzuen esperientziak aztertu genituen nahiz eta horiek prestakuntza desberdina zuten. Oso gaituak zeuden eta adimentsuak ziren. Dena den, inoiz ez nuke pentsatuko nire egoera berean zeudenik. Hala, ez duzu zure burua “arrotzat” jotzen. Indarra eta gaitasunak lortu genituen elkarrizketari aurre egin eta hori gainditzeko, baita gehiago baloratzeko ere” dio Cristinak.

“Zenbait elkarrizketa izan nituen; are gehiago, eskaintzak baztertu nituen, ez zitzaizkidalako ondo etortzen edo ez zirelako nik nahi nuena. Azkenik, Hazilanek administrariaren praktikak eskaini zizkidan enpresa hurbilean eta amaitutakoan, kontratu bat lortu nuen, luzapenarekin batera eta 8 hilabeteren buruan mugagabe bihurtu zen. Gustuko dut lana eta egunero ikasten dut. Horrez gain, erronka berriak onartzen ditut. Merkataritzaren eta bezeroen arloan dihardut eta oso pozik nago”.

 

 

Maria M. ere oso kontentu dago esperientziarekin. Pasaiatarra eta psikologian lizentziaduna, terapia gestaltiko eta coaching sistemikoan aditua. “Nire kasuan, enplegua bilatzeko tresnak ikasi ditut. Ordura arte, niretzat ezezagunak ziren. Gainera, abileziak trebatu eta segurtasuna lortu dut hautespen-prozesuei aurre egiteko orduan” azaldu du.

 

Álvarok 39 urte ditu eta Giza Zientzietan lizentziaduna da. Gazte honek ere zortea izan du, bere ezagutzak eguneratu dituelako, lanbide-gaitasunak lortu eta hobetzeaz gain, hala nola, ekimena, taldean lanean jardutea, analisi- eta sintesi-gaitasuna. “Egoera berean zeuden beste gazte batzuk ezagutu nituen eta enplegua nahiz langabezia bestelako ikuspegitik ikustea lortu nuen. Izan ere, egiazko egoerei aurre egiteko eta jarduteko orduan segurtasun handiagoa eta beldur gutxiago nituen. Gaur egun praktikak gauzatu zituen enpresa berean lanean dabil.

“Halaber, azpimarratu nahi dut Oarsoaldea Garapen Agentziako tutorearen laguntza eta prestutasuna, ikastaroaren gaiari buruz edozein zalantza argitzeko, baita horren garapenean lan-elkarrizketei aurre egiteko ere.

Oso ikastaro interesgarria, ikasitako guztia aplikatzea espero dut”.

 

Azkeneko plazak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak honakoak dira: 45 urte baino gutxiago edukitzea, FP2 edo goi mailagoko titulazio akademikotik unibertsitate-titulaziora izatea, masterra, graduondoa… Horrez gain, lehenengo 80 orduko prestakuntza saiora goizetan modu presentzialean bertaratzeko aukera edukitzea beharrezkoa da.

Izena emateko epea 2019ko apirilaren 25era arte irekia egongo da. Interesdun guztiei elkarrizketa pertsonala egingo zaie, profila, interesak eta programarekiko egokitasuna balioztatzeko.

Oarsoaldeak pertsona orori gonbita luzatzen dio, baldintzak bestez gero, hemen izena ematera. Argibide gehiagorako, deitu honako telefono-zenbakira: 943 510 200; bestela, idatzi posta elektronikoa hurrengo helbide elektronikora: olibet@oarsoaldea.eus.

Hemen izena emateko

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

hazilan 10.edizioa

 


Oarsoaldea