LUCRETIA BELAONTZI KLASIKOAN PASAIAKO BADIAN NABIGAZIOAK

 

Las salidas están dirigidas a todos los públicos.

Este fin de semana dará comienzo y se ofrecerán 2 salidas todos los fines de semana y los días festivos todo el año. En Semana Santa todos los días.

Gipuzkoako kostaldeko paisai ederrenetariko batez itsasoaren ikuspuntutik gozatu ahal izango dugu,  Jaizkibel eta Ulia mendiek osatzen duten badiako sarrera, hain zuzen, edertasun paregabea duena. Eta hau guztia belaontzi klasiko batean.

Izan ere, Ostarte Sailing enpresak belaontzi klasiko ikusgarri batean nabigatzeko aukera eskaintzen du: "Lucretia". 1927. urtean teka, haritza eta kaoba egurrez eraikitako  belaontzi nederlandar enblematikoa da, 19,3 metroko luzera duelarik.

lucretia 012

Nabigazioaren hasiera eta irteera Donibaneko udaletxe ondoko pantalanetik egingo da. Jendearekin topalekua Udaletxeko sarrera izango da.

Ibilbidea badiako interes puntu garrantzitsuenetatik pasako da argibideak emanez, gero belak igo eta badiaren sarrerarantz abiatuko da, Jaizkibel eta Ulia mendien itsaslabarrek eskaintzen duten panoramika ederra ikusteko. Badiatik kanpo Ulia eta Platako farolaren inguruan nabigatu eta berriz badiara sartuko da, hasiera puntu berean ibilbidea amaituz.

 

Lucretia ontzia

Ontziaren eraikuntza agindu zuen armadorearen Lucretia izeneko alabak pairatzen zuen arnasteko gaixotasuna zela eta jarri zioten izena ontziari; medikuak itsas brisa arnasteko gomendioa eman baitzion. Urte batzuk pasata, Oxfordeko unibertsitateko errektore prestigiotsuaren eskutik Europako itsasoak zeharkatu zituen belaontziak. Beranduago, errusiar aberats baten eskuetan erori eta Portugaleko Ontziola batean bukatu zuen, abandonatuta. Bertan geldialdi luze bat pasa ondoren, familia frantses batek birgaitu zuen Atlantikoa gurutzatu eta Karibe itsasoan barrena nabigatzeko. 12 urte pasa ondoren, Karibetik gure uretara itzuli zen, oso nekatua eta zaharkitua eta etorkizunerako aukera gutxirekin.

Ostarteko kideek bere balioa aintzat hartu zuten eta bederatzi hilabeteko lan gogorren ostean bizitza, osasuna eta distira bueltatu zioten itsas ondarearen bitxi honi. Egun, jardunean dirauen Kantauri itsasoko itsasontzi zaharrenetako baten bihurtu dute.

lucretia 022

 

Larunbat, igande eta jai egunetan egunero 2 irteera:

Pasaiako badian zehar 50 minutuko bi irteera eskainiko ditu belaontziak, ordutegi finkoan eta taldea osatzeko beharrik gabe.

EGUNAK:

2019ko asteburuak eta jai egunak, apirilaren 13an hasita.

Aste Santuan egunero aterako dira irteerak.

*Itsasoaren eta eguraldiaren baldintzen arabera.

ORDUTEGIA:

12:00etan eta 13:00ean

IRAUPENA:

50 minutu

PREZIOAK:

0-2 urte: DOAN

3-12 urtekoak: 12 €

Helduak: 16 €

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA:

Pasaiako Turismo Bulegoa - Victor Hugo Etxea - Donibane, 63

943 34 15 56 - turismoapasaia@oarsoaldea.eus - www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea