Geroa ereiten

Zilar ekonomia Oarsoaldean aukera da

Zilar ekonomiko eremuan enpresa edo pertsona ekintzaileek hitzordua dute hurrengo maiatzaren 14an Pasaian

Hurrengo maiatzaren 14an Pasaiak, aukera sektore honetan ekin nahi duten edo ekiten jarraitu nahi duten profesional, enpresa eta pertsonak jasoko ditu, INSPIRAEKINTZAILEAK programaren barne. 

Zahartzeak eta menpekotasunari laguntzeak,  eskualdeko beharrak gero eta handiago diren eskaria dakar. Baina, halaber, apustu politikoak eta  Gipuzkoako lurraldeak, zahartzearen erronkari erantzunez, espezializazio eta berezitasun maila handia lortzeko asmoak, Oarsoaldearentzako aukera sektore argi bat dela berresten dute, ekintzailetza proiektu berrientzat edota jada badauden enpresentzako lan-ildo berrietarako.

Hau dela eta, ekntzaileak eta enpresak mugiarazteko asmoarekin INSPIRAEKINTZAILEAK programaren barne eta eskualdeko zilar ekonomiako esparruan, hurrengo maiatzaren 14ean Pasaiako Kulturgunean 14:30etatik 16:30etara jardunaldi inspiratzailea eta doakoa izango dugu.

Jardunaldian zahartzaroaren alorreko ekintzailetza esperientziak ezberdinak edukiko ditugu: Zilarnet gizarte teknologia egitasmo bat da eta bere helburua 55 urte baino gehiagokoak laguntzeko gizarte sare eta zerbitzu plataforma bat sortzea da, gizarte harreman aktiboagoa izateko aukera emango duen gunea,

https://www.zilarnet.com/eu/hasiera

Askora enpresak, elikagai eta zerbitzu enpresa, Askora Nagusi atalaren bidez zahartze aktiboa bultzatzen du, eguneroko jarduerak egiteko laguntza eskainiz, adineko pertsonen eta haien  komunitateen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzeko lan eginez, besteen artean , nutrizioa funtsezko gaia izanik eta arlo honetan duten esperientziaz hitz egingo digute.

http://askora.com/comunidades-residenciales-y-tercera-edad/

BPXport kirol zerbitzuen enpresak jarduera fisiko programak garatzen ditu eta 55 urte baino gehiagoko pertsonei zuzendutako jarduera fisiko eskaintzak, zahartzaro aktibo eta osasuntsuan, eta, era berean, sozializazioan duen eraginaz hitz egingo digute.

https://www.bpxport.es/

Esperientzia hauek, Iker Izulainekin batera, estrategia- eta berrikuntza-aholkularia eta ekintzailetza-prozesuetan esperientzia handikoa, bertaratutakoei zilar ekonomia sektorean ekintzailetzaren eta elkarrekiko ekintzailetzaren txinparta pizten saiatuko dira.

Egitaraua ikusi nahi dut.

Izena eman nahi dut

Gero, maiatzaren 21ean, jardunaldian egon diren pertsonek beren ekintzailetzari edo elkarrekiko ekintzailetzari buruzko ideia edo proiektuarekin aurrera jarraitu nahi badute, tailerra bitarteko, ekintzara pasako dira. Ekintzailetzaren inguruko tailer praktiko honetan ekintzailetzaren bidea hasiko dugu JUMP! proiektuen bizkortze-metodologiaz baliaturik “ekinez”. Banaka eta taldean, jardunaldian aurkeztutako esperientzietan oinarrituta, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen edo enpresen ideiak jaso eta landuko dira, baita negozio-ereduak edo negozio-logikak definitu eta gap nagusiak identifikatu ere.

Egitaraua ikusi nahi dut

Izena eman

INSPIRAEKINTZAILEAK

ESPIRITU EKINTZAILEA DUTEN PERTSONAK ETA ENPRESAK BILATZEN DITUENA OARSOALDEAN EKITEKO. Doako esperientzia-jardunaldi eta -tailerrek pentsamendu ekintzailea ekarri nahi dute pertsonen burura eta enpresen elkarrekiko ekintzailetzaren esparrura.

Jada ekimenak eta ideiak dituzten pertsonentzat, Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die garatzen ausartzeko. • Enpresei hedapen-aukera gehiago eta kudeaketa, harreman eta elkar ekintzaren modu desberdinak ikusteko aukera eskaintzen die. • Espiritua izanik, berariaz ekimenak ez dituzten pertsona eta enpresei, ordea, ekitea edo elkar jardutea inspiratzen die.

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako Departamentuaren lankidetzaz, Inspiraekintzaileak metodologia berriztatzailea da pertsona ekintzaileei eta enpresei laguntzeko. Nolanahi ere, eremu desberdinetan ekitetik abiatuta, lurraldea aktibatu eta dinamizatzea du helburu.

Zer egin behar dut jardunaldi eta tailer horietan parte hartzeko?

Oso erraza da. Sartu programaren web orrian (www.inspiraekintzaileak.com) eta bertan proiektuari buruzko informazioa aurkituko duzu. Horrez gain, parte hartu nahi duzun jardunaldi eta tailerretan izena emateko aukera dago. Bai jardunaldiak, baita tailerrak ere, doakoak dira eta Oarsoaldeak proiektuak esku hartzeko gonbita luzatu nahi dizue, gure eskualdean inspirazioaren txinparta piztuko duelakoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

komunikazioa@oarsoaldea.eus

zilar ekonomia kartela eleb

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus