Geroa ereiten

“Lezoko esklaboen barrakoiak” bisita gidatua maiatzaren 18an



1939tik 1946ra, 1936ko gerra amaitu eta hurrengo urteetan alegia, 1.500 lagunetik gora behartutako esklabotza lanak egiten aritu ziren Lezoko hainbat lekutan. Gerran preso hartutako edota soldadutza urte haietan egitea tokatu zitzaien “errejimenari atxikimendurik ez zioten” pertsonak ziren; frankismoaren esklaboak, edota herriak esaten zien bezala, “Trabajadoriak”. Lezon, egun GI-3440 izenaz ezagutzen dugun errepidearen Errotetatik Guadalupeko santutegira bitarteko zatia eraikitzen aritu ziren hauetako langile gehienak.

Herriko memoria historikoa berreskuratzeko eta ezagutzera emateko helburuz,  Etxetxo, Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea sortu zen 2016an. Ordutik, hainbat eta hainbat ekimen burutu dituzte Etxetxoko kideek. Horien artean, auzolanean arituta, Iparragirreko basoaren inguruetako barrakoiak berreskuratu dituzte, bertako sasi eta zuhaitz txarrak kenduta, pilatuta zegoen zabor guztia aterata eta barrakoien jatorrizko zorua azaleratu ondoren.

Orain, historiaren gertakari hauek ezagutzera emateko asmoz “Lezoko esklaboen barrakoiak” izeneko bisita gidatua antolatu dute, Etxetxo elkarteko kideek berreskuratutako leku honetara. Bisita gidatu hau datorren maiatzaren 18an izango da, Lezoko Gurutze Santuaren Plazatik abiatuta, goizeko 10:00etan. 2 orduko iraupena izango du, bisita euskaraz izango da eta doan eskainiko da.

Parte hartzeko interesa dutenek Oarsoaldeko Turismo bulegoan egin beharko dute erreserba, 943 494 521 telefonoan edota turismoa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.


lezoko esklaboen barrakoiak copia


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus