Geroa ereiten

Oarsoaldeak jardueraren 25 urte betetzen ditu eta bere mugarri garrantzitsuenak aurkeztu zituen.

Dagoeneko oso urruti dago gure eskualdeko lau udalerriek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiak) Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentzia sortzea erabaki zuten data hura.

Urte hauetan Agentziak bertan lanean diharduten pertsonen inplikazioari esker eta erakundeak berak lankidetza egituratu duen erakunde, enpresa, pertsona ekintzaile eta eragileen laguntzaz proiektu asko eta ugari gauzatu ditu. Dena den, horiek guztiek helburu bakarra izan dute, hain zuzen, gure eskualdean bizi diren pertsonen bizia hobetzea, Oarsoaldeak duen jardueraren arrazoi eta jomuga baitira.

Horregatik, agentziak esku hartzen duen eremu desberdinetan ibilbide luze honetan lortutako mugarri garrantzitsuenak azpimarratu nahi ditugu;

25 eta 1 oarsoaldea 1 web

Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, Xenpelar Etxera bertaratu ziren guztiei ongi etorria ematen.

25 eta 1 oarsoaldea 2 web

Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea: "Oarsoaldeak gure lau udalerrien lankidetza irudikatzen du, eta estrategia partekatuen eraikuntzan aurrera egiteko Udalek osatzen dugun eremua da duela 25 urte."


ENPLEGUA

Jada 1993. urtean sortutako lehenengo zerbitzuak pertsona langabetuentzat izan ziren. Ordutik, eskualdeak 71.723 biztanle baditu, guztira 65.842 pertsonari eskaini zaio arreta gure Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

Behar ezberdinen aurrean, eskualdean enplegu plan eta programak garatuz joan dira talde desberdinentzat. Besteak beste, hona hemen horietako batzuk:

GAZTEENTZAKO PROGRAMAK, EMAKUMEENTZAKO PROGRAMAK; hala, 2000. urteaz gero, 1.725 emakume kontratatu dira; PRESTAKUNTZA SENDOTZEKO PROGRAMAK, 256 ikastaro kudeatu ditugu eta 3.840 pertsonak parte hartu dute; EKONOMIA SOZIALA, mugarri garrantzitsuena Oarsotek gizarteratze-enpresa abian jartzea izanik; LUZAROAN LANGABEZIAN DIRAUTENENTZAKO PROGRAMAK, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT PROGRAMAK, LAN ETA BIZI PERTSONALA BATERAGARRI EGITEKO PLANAK, etab.

Era berean, Enplegu Saila eragileen artean sarean lan-eredua egituratzen joan da. Ildo horri eutsiz, 2010. urtean halakoa abian jarri zuen udaletako gizarte zerbitzuekin batera lan egiteko. Bi zerbitzuen arteko deribazioak lan prozesuei eta bitarteko erkideei buruzko akordioak sustatu zituen, zailtasun handienak dituzten pertsonak gizartean eta lan-merkatuan sartzeko.

 

ENPRESAK

1993. urtean, agentziak eskainitako lehenengo zerbitzuen barruan, enpresekin lanean hasi zen. Helburua industria-sare berriztatzailea, lankidetzan jarduteko prest zegoena, bultzatzea zen eta urte hauetan guztietan zehar xedea mantendu da. Urteen poderioz, eskualdeko enpresa-sarea asko ezagutu dugu eta, ondorioz, proiektu zehatzak ardaztu dira, enpresei eta lurraldeari balioa emateko.

1999. eta 2003. urteen artean Oarsoaldeak Euskadin eskualde-eremuan industria-lurzorua sustatzeko lehenengo sozietate publikoa sortu eta abian jarri zuen. Hori OARSOALDEKO INDUSTRIALDEA zen eta egun BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA deritza. Horri esker, urte hauetan INDUSTRIA GUNE BERRIAK sortu dira, hala nola, Txirrita-Maleo, Masti-Loidi, Egiburuberri (Errenteria), 103-Sagasti (Lezo),  Bordalaborda (Nabalaldea-Pasaia)…

Krisialdian zailtasunak zituzten enpresekin lan egin dugu (GARAITUZ). Gaur egun 4.0 Industriaren (4.0 INDUSTRIA) paradigmaren aurrean enpresei ekintza-plana bideratzen laguntzen diegu eta sektore desberdinetan lankidetza bultzatzen dugu. Lan horren ondorio dira nekazaritza-elikagaien industrian GURE MARKET edo energiaren sektorean OARSOALDEA PIZTEN.

EKINTZAILETZA

1998. urtean pertsona ekintzaileentzat zerbitzua abian jarri zen eta lehenengo ekosistemak sortzen hasi ziren, besteak beste, enpresen zentroa. Zerbitzua hasi zenetik 3.471 pertsonari eskaini diogu arreta eta guztira 611 enpresa sortu dituzte gure eskualdean.

PERTSONA EKINTZAILEEN EGUNA, ideien lehiaketak, zuk egin dezakezu! TPA PROIEKTUA (Zuk egin dezakezu!), programak, jardunaldiak, tailerrak, inspirazio-saioak... Ekintza asko gauzatu ditugu gure eskualdean espiritu ekintzailea inspiratu eta eragiteko.

2013. urtean, agentziara hurbiltzen ziren pertsonen beharrak ikusi ostean, pertsona ekintzaileen erkidegoa sortzea erabaki genuen eta lankidetza nahiz onura erkidea balioa hartzen hasi ziren. Erkidegoari Herrilab esan zitzaion eta eskualdean ekintzailetza kudeatzeko modu berriaren jatorria izan zen.

Horren harira, proiektu berriak garatu dira eta lankidetzak zeregin nagusia izan du. Nolanahi ere, lurralde-garapenerako funtsezko bihurtu da eta, gainera, Oarsoaldeako Ekintzailetza Zerbitzuak erronka desberdinei erantzuten laguntzen du: pertsona ekintzaileen enplegagarritasuna hobetzea; enpresen, garapen agentziaren eta Lanbide Heziketako zentroen artean sinergiak sortzea eta enplegua eratzeko berrikuntza sustatzea.

Bilakaera horren ondorioz, 2016. urtean HABIAN! lehenengo haztegia sortu zen Errenteriako Torrekua eraikinean. Lankidetzan ekintzailetza proiektuak sormenezko jarduerak barneratzen ditu eta bi proiektu aurki daitezke: bata, teknologia berriekin zerikusia duena eta, bestea, artisautzarekin.

Bilakaera eta eredu ekonomiko berrien bidez eta pertsona erdian jarriz balio berriak bultzatzearen babespean, Oarsoaldean ekintzailetzak ikuspegi berria lortu du.

TURISMOA

Gure eskualdearen NORTASUNA, zalantzarik gabe, gure garapen turistikorako ereduaren ezinbesteko oinarria izan da 1997. urtean Turismo Saila sortu zenetik. Baliabideak, ekipamenduak eta jaialdiak sortzea, bisitatu ahal izateko. Horiek guztiak eskualdearen nortasunean funtsatuak daude: mendian ibilbideak, Arditurriko meategiak, Albaola Itsas Faktoria, itsas jaialdia… Horrez gain, Atlantikaldia edo Pasaia Itsas Festibala jaialdietan laguntza eskaini dugu eta eremu horretan ere Oarsoaldearen nortasuna azpimarratzeko garatu dira.

ENPRESA ETA ZERBITZU BERRIAK eratuz sektore turistikoa landu eta aktibatu da eta tailer, dastapen, bisita gidatu eta abarren bidez aditzera ematen dira. SICTED eta TICS programak garatzeari esker, gure eskualdeko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetu da.

Agentziako Turismo Sailak eskualdeko biztanleei eta bisitariei arreta eskaini die eta beraiekin sentsibilizazio-lanak egin ditu. Lan horren ondorioz, turismoaren bilakaera oso positiboa izan da eta datuek hala islatzen dute. 1997. urtean bulegoetan 257 bisitariri eskaini zitzaion arreta, 2018. urtean, ordea, 35.181 pertsonari. Era berean, urte hauetan ostatu-enpresa ugari sortu da, zerbitzu turistikoekin batera, eta turismo baliabideak aktibatu dira. Ildo horri jarraiki, 1997. urtean 10 enpresa bazeuden, 2018. urtean 43 daude.

 

 

HIRI-BERRIZTAPENA ETA MUGIKORTASUNA

1999. urtean Hiri-Berriztapen Zerbitzua sortzea erabaki zen hirigintzaren ikuspegitik birgaitze-ekintzak gauzatzeko xedez, eskualdeko udalekin batera egin behar baitziren. Urte hauetan guztietan laguntzen kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua eskaini da eta eskualderako garrantzitsuak ziren proiektuen gestio teknikoa burutu ere bai. Nagusiki, bizilagunen erkidegoekin lanean aritu da.

Urban-Pasaiako Badia bezalako proiektuei esker, eskualdeko bidegorrien sare nagusia amaitu zen. Aurrekoaren harira, gure zerbitzuaren izena aldatu eta Hiri Berrikuntza eta Mugikortasun Zerbitzua izatera pasa zen. Enplegu Saila ere sendotu zen eta Izartu I eta IIrekin eskualdeko zona asko suspertu ziren.

2011. urtean ingurunea errespetatzeko lerrokatutako ekintzen artean Eskualdeko Mugikortasun Batzordea sortu zen eta garapen iraunkorra sustatzeko planak eta ekintzak egikaritzen hasi ziren.

Hiri Berrikuntza Zerbitzuaren bitartez, gure udalerrien irudia eta erosotasuna hobetzearen ildotik, birgaitze integraturako guneetarako (ARI guneak) laguntzak kudeatu dira gure lau udalerrietako 12 auzotan.

Gainera, sailak ASAP – OIARTZUNEN ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO ZERBITZUA eskaintzen du, hiri-berrikuntza eta mugikortasunari buruzko eztabaida-gune eta batzordeak koordinatu eta horietan parte hartzeaz gain.

EUSKARA

Oarsoaldeako Euskara Batzordea 1999. urtean sortu zen eta ekintza nahiz proiektuez baliaturik, talde ezberdinekin alderdi desberdinak lantzen hasi zen, gure eskualdean euskara gehiago ezagutu eta erabiltzeko.

EUSKARA OARSOALDEKO KOMERTZIORA proiektuak, esaterako, eskualdeko euskara saltoki eta ostalaritza-establezimendu guztietara eramaten du eta harrera nahiz partaidetza handiak dira.

2005az gero, eskola-kirola eskualdean profesional bihurtu zen. Entrenatzaileen lan-baldintzak hobetu ziren, baita saioen kalitatea ere eta euskararen erabilera orokortu zen. Gaur egun entrenatzaileen % 100 euskalduna da eta 23.675 neska-mutilek parte hartu dute eskola-kirolean urte hauetan guztietan.

Bestelako programak, hala nola, Kuadrillategi gaur egun gazteentzat erreferentzia da eta Oarsoaldeako Euskara Batzordeak koordinatzen ditu.

Nortasuna, lanaren munduan euskara normalizatzeko sareak, planak eta proiektuak sortzea, lanpostuan euskaraz prestakuntza egin ahal izatea eta familia, neska-mutil, gazte, ikasle eta etorkinekin egindako lana dira zerbitzuaren eguneroko jardunean gidariak. Horien guztien azken helburua da eskualdean euskara normalizatzea eta erkidego euskalduna trinkotzea.

 

KONTSUMO BULEGOA

Oarsoaldeako Kontsumo Bulegoak, 1995. urtean ateak zabaldu zituenetik, 24.615 pertsonari eskaini dio arreta eta hasieratik kontsumitzaileei arreta emateaz gain, horiek prestatzen ditu jakinaren gainean egon daitezen eta beren eskubideak nahiz eginkizunak ezagut ditzaten, kontsumo arduratsuan jardun ahal izateko.

ENERGIA

Oarsoaldeak 2015. urtean diagnostikoa egin eta energia plana diseinatu zuen. Ildo horri eutsiz, planak aurrez ikusten dituen sentsibilizazio-jardueren barruan, eskualdeko administrazio publikoetan hornidurak kudeatu eta energia kontsumoa hobe kontrolatzeko ekintza zehatzak garatu dira. 50x50 ikastetxeetan energia-eraginkortasunerako proiektua eta eskualdean energia-eraginkortasuna hobetzeko eraikinak birgaitzea dira beste adibide batzuk.

Urte hauetan, jarduera honetaz guztiaz gain, Oarsoaldea eragileekin, erakundeekin, enpresekin, ikastetxeekin eta pertsonekin lankidetzan aritu da eta sozietate desberdinetan parte hartzen du, hala nola, Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A., industria-inbertsioa eta -ekimena sustatu eta bultzatzez arduratzen den sozietatea. Oarsotek S.L., lan-merkatura iristeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat gizarte eta lan-merkatuan sartzeko enpresa. Badia Berri S.A., Pasaiako Badia berritzera bideratutako laguntzak kudeatzeko sozietatea, eta Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Haraindiko Agentzia, eskualdea garatzeari begira Eurohiria abian jartzeko sortutakoa.

2018. urtean udalen bitarteko propio kalifikatu zen eta lurraldea garatzeko gobernamenduaren eredu berrian murgilduta dago. Azkenekoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta garapen agentzien arteko lankidetzan oinarritzen da. Laburbilduz, orain arte emandako urratsekin batera, erronka, mugarri eta plan estrategiko berrietarantz agentziaren bidea adierazten dute eta bidea egiteari eutsiko zaio.

 

Eta orain zer? Hemendik aurrerako urratsak

ESKUALDEKO PLAN ESTRATEGIKO berriari erreparatuz, garapen agentziak etorkizunerako bere lan-lerroak planteatuak ditu eta horien bidez itsasoari lotutako ekonomia, berrikuntza sormena, ekintzailetza eredu berriak bultzatuko dira. Pertsonekiko arreta, turismoaren sektorea, gaitasuna duen jarduera, eskualdea erakargarria dela kontuan hartuta. Saltoki txikiak, gure aliatuak. Talde gutxietsiak lan-merkatuan eta gizartean sartzea sustatuko dugu eta natur baliabideak erabiltzeko modu berriak bultzatuko ditugu: tokiko nekazaritza-ekoizpena eta geoaniztasuna.

Nolanahi ere, inplikazio, profesionaltasun, lankidetza, ezagutza, adeitasun handiz egiten jarraituko dugu eta hor egongo dira gure eskualdea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko gogoak.


25 eta 1 oarsoaldea 3 web

Fernando Nebreda, Oarsoaldea Garapen Agentziaren gerentea, urte hauetan guztietan garatutako proiektu eta mugarriak eta 2018.urtean lortutakoak azalduz amaitu zuen ekitaldia.

Argitalpenak

·         25 mugarri esanguratsuenak bideo honetan ikusi ditzakezu:



Mugarrien dokumentuan hemen eskuratu dezakezu:


25 eta 1 irudia onaa

Zurekin elkarbanatu nahi dugu 2018.urtean gauzaturiko proiektu eta egitasmoak, hemen duzu sarbidea:

urteko txostena 2018 irudiaa

Txostenaren laburpena hemen


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus