Geroa ereiten

AUKERAK: DISEINUA ETA 4.0 INDUSTRIA

Workshopa fabrikazio aurreratua duten enpresen esku-hartzearekin eta Design Thinking metodologiarekin.


workshop19-iraila-irudia-bb

EIDE EUSKAL DISEINUAREN ELKARTEA Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin burutzen ari den Diseinua eta Industria 4.0 Gipuzkoan proiektuaren barruan, Aukerak: Diseinua eta Industria 4.0 workshopa antolatu du. Oarsoaldeako Garapen Agentziarekin eta Tknika-rekin elkarlanean, Gipuzkoan Diseinua eta 4.0 Industriaren gainean EIDE-k ikertu dituen ondorioak azalduko ditu. Bere aldetik, Salto Systems eta Angulas Aguinaga enpresek fabrikazio aurreratuari buruzko esperientzia aurkeztuko dute. Gainera, EIDE-ko aditu talde batek Design Thinking metodologia 4.0 Industrian aplikatuko duen dinamika praktikoa koordinatuko du.

Workshop hau Errenteriako Tknika-ren egoitzan egingo da irailaren 19an. Parte hartzaileen harrera eta dokumentazio-ematea goizeko 09:00etatik 09:30era egingo da.



EIDEk (Euskal Diseinuaren Elkartea) antolatutako Aukerak: Diseinua eta 4.0 Industria workshop hau 2018ko irailean hasitako Diseinua eta 4.0 Industria Gipuzkoan proiektuaren parte da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin burutu da, Konpetibitatearen indarra, jasangarritasuna eta Gipuzkoako enpresa egituraren kolaborazioa sustatzeko programaren bitartez eta Orain Industria 4.0 Gipuzkoa-rekin (ekonomia sortzailea indartzeko lerroa).


Duela urte batzuetatik, Gipuzkoan -eta baita Euskadin ere– testuinguru egokia sustatu da 4.0 Industriaren bultzada eta ezarpenerako. Erakunde Publikoak eta hezkuntza zentro berezituak jakitun dira, gaur egun, 4.0 kultura bultzatzeak duen garrantziaz. Bide honetan kokatzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Garapen Agentzien laguntza programak, eta baita gure unibertsitateek duten eskaintza akademiko berritua eta Tknika-Gipuzkoak Lanbide Heziketan eta enpresen babesean duen zerbitzua ere.


Bestalde, EIDE Diseinua eta 4.0 Industria Gipuzkoan proiektuarekin, erabat jakitun da Diseinuak Gipuzkoako enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan industria aurreratuko ingurune berrietan duen pisuaz.


Enpresek bezeroarentzat nolako balioa duten jakitea oinarrizko ardatzetako bat da. Eta bereziki, Design Thinking (Diseinuaren Pentsamendua) delakoa funtsezko erreminta da sormen prozesu berritzaileak, negozio eredu berriak eta balio erantsia duten irtenbideak dituzten planteamenduetarako: zentzuzkoak eta erabiltzailearen ikuspegia dutenak (beren eskakizun eta esperientziekin) ideiagintzaren etapa guztietan, ekoizpenean eta, baita, egungo ekonomian geroz eta garrantzitsuagoa den serbitizazioan ere.



Workshop-aren helburuak


Irailaren 19rako antolatutako workshopa Tknika-ren egoitzan izango da (Zamalbide Auzoa, z/g-a - Errenteria). Eduki eta parte hartzaile interesgarriz osatutako egitarauarekin, ondorengo helburuak ditu:

  •  Gipuzkoako Diseinua eta 4.0 Industria. EIDEko lantaldea enpresekin, enpresa erakundeekin, unibertsitateekin, teknologia zentroekin edota diseinuarekin eta aurreratutako fabrikazioarekin lotutako erakundeekin urtebetean egindako ikerketaren ondorioak, bereziki, Gipuzkoako Pymeei aurkeztea.
  •   Fabrikazio aurreratua duten enpresen esperientzia. Ezagutzea, lehen eskutik, erreferentziako bi enpresa gipuzkoarren esperientzia: Salto Systems eta Angulas Aguinaga.
  •   Design Thinking dinamika. Saio praktiko batean Design Thinking metodologia aplikatuko da enpresa proiektu batean, partaideekin eta EIDE-ko profesionalez lagunduta.


Workshop honetan sortutako materialak EIDE proiektuan landutako edukiak osatzeko erabiliko dira, eta Diseinuaren kultura eta Gipuzkoako industria aurreraturako baliagarri izango dira. Diseinuaren barneratze integrala faktore erabakigarria da Lurralde Historikoko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Izen-ematea hemen

Plaza mugatuak.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus