Geroa ereiten

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da #euskarabildua

Aspaldi internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira.

2019_euskarabildua 210x2752
Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko/span enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute.
Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa hauek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publiko zehaztetaraino. Pribatutasunaren gaia hacktibista ezberdinen kezka izan da soilik, baina egun Alemaniako Estatua bera da eredu burujabetza teknologikoaren alorrean, bere administrazioaren zerbitzari guztiak Alemanian bertan egotera derrigortuak daude. Horregatik, aurten urriaren 24an Donostiako San Telmo museoan izango den Euskarabildua jardunaldian, Teknologia burujabetzaren* garrantzia azpimarratuko dugu, datorren urteetan berebiziko garrantzia hartuko duelako Europaren eta Euskal Herriaren etorkizunean.

Hizlariak

Horretarako Alex Haché hacktibista feminista izango da, NextCloudeko sortzaile Frank; Karlitschek eta EHUko irakasle Xabier Barandiaran. Hurbileko ereduak ezagutuko ditugu ere, eta horretarako TEKS sareko Maitena Urretabizkaia, Pasaiako Udaleko Rafael Puy eta Asier Iturralde Iametzatik. CC lizentzien gaia lantzeko ARGIA aldizkaritik Axier Lopez eta Xabier Letona arituko dira ere. Azkenik, hezkuntza arloan IKTak erabiltzerakoan burujabetzak duen garrantziaren inguruan berba egiteko Alex Gabi londo eta Sonia Ortiz de Arri izango dira SanTelmo Museoan.
*Oharra: askotan nahasten diren bi termino dira software askea eta burujabetza teknologikoa. Software askea, hainbat printzipiotan oinarritzen den filosofia eta praktika mota da: teknologia eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu egin daiteke. Teknologia burujabetza ordea, ez da lan egiteko modu batez ari, ezta lizentziez ere: geroz eta enpresa pribatu gutxiagok duten kontrol erraldoitik ihes egitea da kontua.

Egitaraua

• 09:00: Aurkezpena
• 09:15: Sarrera: Burujabetza teknologikoa, zergaitik eta zertarako?
o Elisabeth Pombo (Iametza)
• 09:30: Hitzaldia: Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu
o Maitena Urretabizkaia (TEKS sareko eta Skurako kidea)
• 10:00: Hitzaldia: Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades
o Alex Haché (Donestech)
• 11:00: Atsedenaldia
• 11:30: Hitzaldia: Maritxu nora zoaz? bartolo.iturrira.net. Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa
o Xabier Barandiaran (EHU)
• 12:00: Hitzaldia: Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak
o Axier Lopez eta Xabier Letona (Argia).
• 12:30: Bideokonferentzia: Nextcloud as a secure alternative
o Frank Karlitschek (Nextcloud plataformako sortzailea)
• Ereduak:
o Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa
▪ Asier Iturralde (Iametza) . 15 min.
o Software librearekin lan egiten duen administrazioa
▪ Rafael Puy (Pasaiako Udala) 20 min.
o IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
▪ Alex Gabilondo (Irungo Berritzegunea).
▪ Sonia Ortiz de Arri (Donostiako Berritzegunea) 20min.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da; Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena, teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.
Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua:
Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen dugu urtero.
Argiak, Ametzagaiñak eta Iametzak elkarlanean antolatzen ditugu 2012az geroztik jardunaldiok.

Aurkezpen bideoa

Publikoa

Euskarabilduaren helburua teknologian interesa duen edonor biltzea da, ez perfil teknikoa edo espezializatua dutenak bakarrik. Teknologiak hainbat modutan lagun diezaiokeen edo espezializatua dutenak bakarrik. Teknologiak hainbat modutan lagun diezaiokeen edozein pertsonarengana, elkarteengana, administrazioengana edo enpresengana heltzea da gure lehentasuna.
Euskarabilduak perfil oso desberdinetako jendea elkartzeko gaitasuna duela erakutsi digu azken urteotan. Jardunaldietan, instituzio publikoetako arduradunak, hezkuntzaren esparruko arlo desberdinetan lan egiten duen jendea, enpresa esparruko arlo desberdinetan lan egiten duen jendea, enpresa mundutik datozenak edo mundutik datozenak edo gaiak erakarritako norbanakoak bildu izan ditu.

Streaming bidezko jarraipena eta graphic recording

Aurtengo edizioan ere, EITBk streaming bidez jardunaldia eskainiko du. Horretaz gain, zuzeneko jarraipena egiteko euskarabildua.eus atala prestatu dugu eta ohikoa den moduan San Telmo museoan graphic recordinaren bidez irudi bitartez ere, jardunaldia jarraitzeko aukera egongo da.

Noiz eta non

Euskarabilduaren 88. edizioa Donostiako San Telmo Museoan izango da, urriaren 24ean.

Beharrezkoa izena ematea

Plaza kopurua kontrolatu ahal izateko parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea beharrezkoa da. . www.euskarabildua.eus webgunearen bidez egin behar da. Izena ematea guztiz doakoa da eta epea irekia dago jada.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus