OARSO IN ZERO proiektuari buruzko jardunaldia urriaren 24an

Reducir la factura energética para competir con más fuerza.

En marcha un grupo de empresas especializadas en servicios y soluciones para el ahorro energético y la eficiencia en la pyme e industria.

 

 

Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia)  enpresa talde batek bat egin du kontsumoen monitorizaziotik hasi, energia fotovoltaikotik eta energia eskaeraren kudeaketatik pasa eta fatxaden eta teilatuen isolamendura bitarteko zerbitzu sorta eskaintzeko.

 

Euskadiko enpresek, energiak beren lehiakortasunean duen inpaktuak larriki eragiten dienez, askotan errentagarritasuna galdu behar izaten dute gehiegizko kontsumoagatik edo energiari lotutako kostu handiengatik. Litekeena da enpresak beren prozesuetarako benetan beharko luketenaren %10 baino gehiago kontsumitzen ari izatea, eta horrek kontabilitatean duen inpaktuak %15 eta %20 arteko lehiakortasun-galera eragin dezake beren energiaren kudeaketarekin kezkatuago dauden beste enpresa batzuen aldean.

Politika energetikoa giltzarri

Proiektu honen arduradunentzat, politika energetikoa izatea funtsezkoa da enpresen bilakaeran. Kasu gehienetan segur aski enpresek badute politika bat langileak kontratatzeko, erosketak egiteko edo ekintza komertziala egiteko, baina ahaztu egiten dira energiaz.

Energia eta energiaren kudeaketa integrala funtsezkoa da egungoa bezalako merkatu global baten barruan lehiakortasun egonkorra mantentzeko. Estrategia argirik gabe, erabaki deskoordinatuak hartu ohi dira, eta askotan eraginkortasunaren aurkakoak. Beharrezkoa da gogoeta egitea eta ibilbide-orri bat izatea, ekoizpenaren portaerak eta beharrak ezagututa eraldaketa- eta jasangarritasun-ibilbide bat ezarri ahal izateko.

Zeharkako taldea

50 langile baino gehiago dituzten eta 10 milioi eurotik gorako baterako fakturazioa duten bost enpresak osatzen dute taldea, eta irtenbide integral bat eta irtenbide eraginkorrak bilatzen eta ezartzen laguntzea dute helburu. Hasiera batean, enpresek plan bat jarri dute martxan Oarsoaldea eskualdeko enpresetan politika energetiko baten sorrera bultzatzeko, eta industrian espezializatutako ingeniaritzetara iristea gustatuko litzaieke, industriaren barruan gai pasiboen zein aktiboen benetako aplikazioak ezagutarazteko.

Taldeari buruzko informazio gehiago hemen duzue eskuragarri.

 

OARSO IN ZERO Proiektuari buruzko jardunaldia urriaren 24an Tknikan

 

Datorren ostegunean, urriaren 24an, goizeko 9: 00etatik 12: 00etara, jardunaldi tekniko bat egingo da Tknikan, Euskal Herriko Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroan.

Jardunaldi teknikoaren helburua da enpresetan ahalik eta lehiakortasun-mailarik handiena bermatzea eta energiari lotutako kostuak murriztea ahalbidetuko duten esperientziak eztabaidatzea, kontrastatzea eta irtenbide teknikoak ematea. Horretarako, energia-fakturari atxikitako elementu guztiak jorratuko dituzten energia-estrategia eta -politika integralak aplikatuko dira, hornidurak erostetik berriztagarriak erabiltzeraino, ekipoen, instalazioen eta sareen kontroletik pasatuta.

Energia-estrategia bat edukitzeak enpresei lagundu diezaieke kostuak murrizten, lehiakortasuna hobetzen edo merkatuak irekitzen, alderdi bereizgarri gisa iraunkortasuna erabiliz.

Jardunaldi hori bereziki diseinatuta dago industria-ingeniaritzentzat, arkitektoentzat, ingeniarientzat, gerenteentzat, erosketa-arduradunentzat, mantentze-lanetako arduradunentzat, mantentze-lanetako teknikarientzat, industria-erakundeentzat, klusterrentzat edo lehiakortasunaren, jasangarritasunaren edo ingurumenaren aholkularitzarekin lotutako eragileentzat.

Izen-emateak

Ikusi egitaraua hemen:

oarso-in-zero-irudia-eusk

 


Oarsoaldea