EUSKALTEGIETAKO IKASLEAK OGIA EGITEN IKASTEN ARI DIRA

Los seis euskaltegis de la comarca están recibiendo estos días unos talleres sobre como amasar y hacer pan en casa por parte de la panadera Edurne Agirre.

 

 

 Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.

 

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean  antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

Tailerrak honako euskaltegi hauetan eman ari dira; Oroitzene AEK (Lezo), Txirrita AEK (Pasai Antxo), Intxixu AEK (Oiartzun), Xenpelar AEK (Errenteria), PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia), EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia).

 

 

ogia tailerra xenpelar prenweb

 

 

ogia tailerra oroitzene o web

ogia tailerra intxixu o web

 

ogia tailerra txirritan web


Oarsoaldea