Geroa ereiten

Jarduera nagusia merkataritza duten enpresa berrientzat diru-laguntzak

 

2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 14ra sortutako enpresa ertain eta txikia bazara edo enpresen gehikuntza egin baduzu adi diru-laguntza honekin.

 

Urriaren 14an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak merkataritza alorrean ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntza-programa hau eta epea urriaren 15ean hasi eta azaroaren 14an bukatuko da.

 

Ekintzailetzak izan behar du merkataritza-parkea berritzeko oinarria, bide pizgarri orokorrak integratuz, saltoki berritzaileak sustatzeari laguntza espezifikoa emanez. Programa honek ekintzailetzako merkataritza-proiektu berezien inkubagailua izan behar du, saltegi berrientzat zein hedatzen ari diren saltegientzat.

ETEek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira: diruz-lagundu daitekeen gastuaren  %70-a, eta eskaera bakoitzeko gehienez 20.000 €. Establezimendu anitzen titularrek gehienez hiru eskaera aurkeztu ahal izango dute deialdi bakoitzean.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak urtarrilak 1 eta urriak 14tartean egindakoak dira.

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK

Enpresa eraketa gastuak: erregistroa, notaritza eta hasierako aholkularitza-gastuak

Jarduera martxan jartzeko gastuak:

1. Funtzionamendu gastuak:

- Negozioari dagokion lokalaren alokairua.

- Bideragarritasun-azterlanak.

- Izen komertzialaren babesa: patenteak eta markak.

- Irudi korporatiboaren diseinua.

- Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-disei¬nukoak barne), profesionalek egindakoak.

- Instalazioen egokitzapen-lanak: pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur, gas- edo elektrizitate-instalazioak.

2. Inbertsioak aktibo finkoetan:

- Inbertsioak altzari eta makinetan.

- Ekipamendu informatikoan.

- Online salmentak egiteko web orriak eta software-tresnak.

- Garraio elementuak, jarduerarako ezinbestekoak badira.

EZ DIRA DIRUZ LAGUNDUKO

- Lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.

- Pertsonal-gastuak.

- Negozioa mantentzeko gastu orokorrak (argia, ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, ohiko aholkularitza-gastuak...).

- Mantentze- eta berriztatze-lanen gastuak, web-posizionamendurako zerbitzuak, kontu-ikus¬karitzak, webguneari buruzko azterketak, konponketak, web-orriaren hedapenak...

- Negozioa irekitzeko lizentziak.

- Merkataritza-establezimenduarengandik bereizitako eremuei dagozkien alokairuak.

- Mota guztietako zergak, tasak eta kontribuzioak.

- Ibilgetua erosteko kuotak, erosteko aukera ematen duen leasing/renting bidez.

- Erakunde eskatzaileak fabrikatu eta eskainitako ondasunak eta zerbitzuak.

- 100 eurotik beherako fakturak (BEZik gabe).

- BEZa.

- Konponketak.

Eskabideak aurkezteko dokumentazioa:

- Eskaera elektronikoki bete behar da, sinadura elektronikoarekin.

- Bankuko datuak (Hirugarrenen Erregistro Telematikoa).

- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko agiria.

- N.A.N.-a edo enpresaren I.F.K.

- Enpresaren eratze-eskriturak eta horien aldaketak.

- Lege ordezkaritzaren ahalordea.

- J.E.Z.-n izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.

- Saltokiaren jarduerari dagokion azalpen-memoria.

- Laguntzaren xede diren inbertsioen azalpen-memoria.

- Fakturak eta ordainketen agiriak.

- Alokairuen ordainagiriak, alokairu-kontratua eta fidantza-gordailuaren frogagiria.

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/emco_2019/web01-tramite/eu/

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus