Geroa ereiten

Kuadrillategi Eguna azaroaren 17an izango da Lezon

Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2019ko Kuadrillategi Eguna egingo dute Lezon datorren azaroaren 17an; eguraldi ona bada, Karlos Saldise plazan eta, txarra bada, berriz, Lezo Herri Eskolaren estalpean.



Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan, eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak,… Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzea da helburua.

kuadrillategi 2019 web

Kuadrillategi Eguneko egitaraua lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara gauzatuko da. Segidan duzue behin-behineko egitaraua:

  • 11:00etan, lezoarrek harrera egingo diete Karlos Saldise plazan gainerako herrietako gazteei.
  • Segidan, gazteak taldekatu eta joko eta jolasei ekingo diete; alde batetik DBH-1eko eta DBH-2koak ariko dira, eta bestetik, DBH-3koak eta 4koak.
  • 13:30etik 15:00etara bazkaltzeko tartea izango da.
  • 15:00etatik 17:00etara DJ Luken-en musika emanaldia denentzako Karlos Saldise plazan.
  • 17:00etan agurra egingo diete lezoarrek gazte guztiei Karlos Saldise plazan.

 


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus