STEM EKITEN programa berria, Oarsoaldean proiektu teknologikoak garatzen laguntzeko
STEM EKITEN es un programa donde a través de dos becas se ayudará en el camino de crear un proyecto. Se quieren unir talento, poniendo especial foco en las mujeres, empresas, organizaciones y STEM (ciencia, tecnología, ingeniería y matemáticas) para que se generen nuevos proyectos de emprendizaje que puedan ayudar a transformar la comarca de Oarsoaldea.
Programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.
Nori zuzenduta dagoen
Pertsona ekintzaileei
Ekintzailetza-interesa duten enpresak
STEM arloren batean oinarritutako prestakuntza duten pertsonak
Ekiteko ideia bat zehaztuta dutenek, ala ez
Zertan datzan
STEM Ekiten programan, "STEM enpresan ekiten ikastea" prestakuntza-saioetan parte hartuko duten 10 pertsona hautatuko dira.
Saio horien ostean, parte-hartzaileen artetik 2 proiektu izango dira hautatuak, beka-saria jasoko dutenak:
- Ideia martxan jartzeko orduan eman beharreko pauso garrantzitsuenak ezagutuko dira. Ekintzailetza-esparru desberdinetako profesionalek lagunduko dute prozesu osoan.
- 6 hilabetez kosturik gabeko kokapen ona eskainiko da Habian! Teknologia kreaktiboa lankidetza-inkubagailuan, Errenterian, ekintzailetza-ekosistema baten parte izanik lankidetza-ingurune batean.
- Proiektuaren negozio-ereduari eta iraunkortasunari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da.
- Mentorizazioa, proiektuari balioa emango dioten eskualdeko enpresekin (proiektuaren definizioan, produktuaren/zerbitzuaren garapenean, negozio-ereduaren definizioan, kudeaketan, merkaturatzean, ekintzailetza-ereduaren ikuspegian …).
- 12.000 euroko ekarpen ekonomikoa proiektua garatzeko:
- Hautatutako 1. proiektua: 7.000 €
Hautatutako 2. proiektua: 5.000 €
Izena emateko epea: otsailak 16
Izen-ematea doan da, eta epea otsailaren 16an amaituko da.
Izena emateko honako bide hauek erabil daitezke:
Emailez: habian@oarsoaldea.eus
Telefonoa: 943 494 129
Nor gara
Oarsoaldea gara, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen eskualdeko garapen agentzia. Gure udalerriek gure eskualdean ekonomia sortzailea bultzatzearen aldeko apustua egiten dute. Horretarako, baldintza egokiak ezarri nahi dituzte, sormena eta berrikuntza udalerrietan gara daitezen, eta hori egiten dute Habian! Ekintzailetza-inkubagailuaren bidez.
Egitasmoari buruzko informazio guztia hemen