Geroa ereiten

Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren bi diru-laguntza hauek, enpresen ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko dute. Zazpigarren deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, diru-laguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.



Zazpigarren urtea da LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena.


lanbide  eusk 2020 on


Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da.

Helburuak betetzeko, deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  •          Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
  •          Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi dutenek, Habian! Hazitegian, Torrekua eraikinean, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan 2020 urteko otsailaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago hemen edo zalantzak argitzeko, enpresa txikiei laguntza eskaintzen dien agentziako sailarekin harremanetan jarri 943 494 129 telefono zenbakian edo aapalategi@oarsoaldea.eus mail helbideetan.

 

Laguntzari buruzko informazioa

 

Enpresa ideia garatzeko

Enpresa proiektuak martxan jartzeko

ESKAERAREN BALORAZIORAKO ERANSKINA




Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus