Geroa ereiten

2020 Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Autonomo eta Ondasun Erkidego edo Sozietate Zibiletako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 10 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago.

30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.



Martxoaren 12an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan,  eskaera aurkezteko epea 2020ko martxoaren 13an hasi eta  2020ko urriaren 30an amaituko da.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da. Autonomo eta Ondasun Erkidegoetako bazkideek egin ahal izango dituzte eskaerak Lanbideren bulegoetan.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  • Aktibo finkoetan egindako inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)
  • Datozen 10 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

Honatx diru-laguntza mota bakoitzaren laburpena eta aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Proiektuak ezartzeko diru-laguntza 2020


Diru-laguntzaren laburpena

Eranskina IV. Inbertsioetarako laguntzak

 Jarduera hasteagatik PFEZ %7ko atxikipena Eskaera

Informazio zehatzagoa hemen:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/apei-2020/

2.- Enpresa jarduerak sendotzeko diru-laguntza 2020


Diru-laguntzaren laburpena

Eranskina V. Gastuetarako laguntzak

Jarduera hasteagatik PFEZ %7ko atxikipena Eskaera

Informazio zehatzagoa hemen:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/apec_2020/1/


banner-2020-laguntzak-ekint eusk




Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus