COVID-19-aren eragina pairatzen ari diren ekintzaile kultural eta kreatibo guztientzat, sormen-ekintzailetzako doako programa.

 

 

 

COVID-19ak gogor astindu du Kulturaren sektorea, eta Factoría de Industrias Creativas erakundeak konpromisoa hartu du koronabirusaren eragina minimizatzeko kultura- eta sormen-komunitatean.

 

Hori dela eta, egun hauek norbera prestatzen jarraitu nahi duenak aukera ezin hobea du online eta doakoa den Sortzaile Ekintzailetzaren programan izena emanez. Bertan zure sormen proiektua bultzatzen jarraitu ahal izateko behar dituzun eduki guztiak aurkituko dituzu.

Edukia moduluka sailkatua dago, kontzeptu orokorretatik espezifikoetara , negozio-plan bat sortzeko. 15 eguneko ikastaro oso bat da, eta besteak beste gai hauek jorratzen ditu: Nor da nire bezeroa, Nola azaldu, Nola saldu, Nola jarri martxan.

Sormenezko Ekintzailetza Online Programa hau eskuragarri egongo da maila globalean eta inolako kosturik gabe, COVID-19aren eraginez kaltetuak izan diren ekintzaile kultural eta sortzaile guztientzat.

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da martxoaren 29a baino lehen izena ematea. Astelehenetik aurrera (hilak 30), doako sarbidea eskainiko dute Sormenezko Ekintzailetza Programan.

DATAK

•  Lehen taldea: 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra

•  Bigarren taldea: 2020ko apirilaren 13tik 26ra

Informazio gehiago hemen: http://www.factoriadeindustriascreativas.es/programa-online-gratis-emprendimiento-creativo /

 

pec-gratuito-1-1024x1024o

 


Oarsoaldea