Geroa ereiten

KOIUNTURA DI-DA BATEAN. Maiatza 2020

.

koiuntura-web

Zoritxarrez, Covid-19ko pandemiaren ondorioz martxoko bigarren hamabostalditik aurrera hartutako neurri bereziek jarduera ekonomikoaren uzkurdura izugarria ekarri dute berekin, EAEko ekonomia hondoratu arte.

Eta aurrekaririk ez duen egoera honetan langabeziaren gorakada tamalgarria izan da, martxoaren eta apirilaren artean, langabezian erregistratuak 22.000 pertsona gehiago zenbatu ditu. Ez da harritzekoa langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu izana.

Kontsumoko prezioen igoera berriz, nahiko  apala izan da eta hau erregaien prezioen beherakada nabarmenaren ondorioa da. Inflazioak mailarik apalena jaso du 2016ko abuztutik hona.

Beraz, eta espero izatekoa zen, Euskadin gertatzen ari den bezala  mundu mailan ere hazkundeak behera egingo zuela.

PMI indizeek konfinamenduak ekonomia garatuetan duen eragina erakusten dute, inpaktua manufakturetan eta zerbitzuetan hautematen da, baina azken sektore horrek erakusten du beheranzko profila bereziki.

NDFren urtarrileko txostenetik apirileko azken argitalpenera bitartean, munduak aldaketa aparta jasan du Covid-19ren eraginez, eta NDFk aurreikusten du munduko hazkundearen beherakada handia izango dela.

Argi dago osasun larrialdi honek ekarri digun konfinamenduak faktura garrantzitsua pasako diola munduko ekonomiari.

EAEko ekonomia hondoratu egin zen aurteko lehen hiruhilekoan

Langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu ditu

Inflazioak mailarik apalena jaso du 2016ko abuztutik

Koronabirusak munduko hazkundea eragotzi du

PMI indizeek konfinamenduak ekonomia garatuetan duen eragina erakusten dute

NDFk munduko ekonomiarentzako aurreikuspenak eguneratu ditu

Hilabeteko laburpena



ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak

koiuntura eusko jaurlaritza

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus