Geroa ereiten

ERRENTA AITORPENA ERA MEKANIZATUAN EGITEKO HITZORDUA HARTZEKO EPEA ZABALIK

Maiatzaren 12tik aurrera, zergadunak ogasunaren bulegoetara  joan ahal izango dira 2019ko errenta aitorpena egitera, aurrez hitzordua eskatuta.

Covid-19 birusaren izurriteak eragindako egoera bereziko hainbat jarduera eta mugimendu murrizketa arintzen ari direla eta, zergadunak ogasunaren bulegoetara  joan ahal izango dira errenta aitorpena era mekanizatuan egitera, aurrez hitzordua eskatuta.

Errenta aitorpena era mekanizatuan egin behar duenetakoa bazara, gogoan izan errenta aitorpena euskaraz egin dezakezula eta horretara animatu nahi zaituzte Oarsoaldeko lau udalek. Horretarako, errenta aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazi behar diozu artatuko zaituen langileari edo izapidea zerorrek egiten baduzu, euskaraz egiteko aukera markatzen duen horretan klikatu behar duzu.

Eman bide euskarari ogasunarekiko harremanetan eta administrazioarekiko izapidetan. Hautatu euskara!!

Ekintza txikiak, eragin handiak.

Era berean, gogorarazten dizuegu errenta aitorpena euskaraz eginez gero, bi lagunentzako otordu goxoa irabazi dezakezuela ondorengo datuak beteta.

Infor+: Ogasunarekin euskaraz


aitorpena-eusk-web


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus