Geroa ereiten

PIZTU KULTURA

K bulegotik, Piztu Kultura programaren barruan, Gipuzkoako kultur sektorerako formakuntza bat antolatu dute, ekainaren 15eko asterako. Formakuntza 5 saio ezberdinez osatua dago eta hauei hasiera emateko Gipuzkoako Foru Aldundiko kultur arloko laguntzen azalpena eta Piztu Kultura planaren aurkezpena egingo da.

Ondoren, une hauetan kultur proiektuentzat erakunde desberdinek aurkeztu dituzten laguntzen aurkezpen bat egingo da Oarsoaldeako Garapen Agentziaren eskutik. Eta hurrengo bi saioetan, Eva Moragak kultur prekarietatearen aurrean nola indartu adieraziko digu eta Marta C. Dehesak oinarrizko kultur kudeaketa zaintzeko moduetaz hitz egingo du. Azken saioan, berriz ere Marta C. Dehesarekin kontatuko dugu, eta Ohitura profesionalen inguruko zuzeneko aholkularitza saioa eskainiko du (prestatu zure zalantzak).

Saioak egunero egingo dira 11:00etatik 13:00etara, Zoom platafornan, webinar formatuan. Egun soltetan eman ahal izango duzue izena gehien interesatzen zaizkizuen saioetan. Aforoa MUGATUA izango da.

IZEN-EMATEAK HEMEN


Horrez gain, jakinarazi nahi dizuegu jada martxan dagoela META! deialdiaren 5. edizioa. Gipuzkoako kultura proiektuen finantzaketa kolektiboan (crowdfunding) oinarritutako ekimena da, Foru Aldundiak kofinantzatua (matchfunding) eta Goteo Fundazioaren laguntzarekin gauzatzen dena.

Amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, martxoaren 14az geroztik etenda zeuden administrazio-epeen zenbaketari berrekiten zaiola. Honen ondorioz, irekita dauden diru-laguntzek jada epe finkoa dute, alarma-egoera mantendu arren aldatuko ez dena. 

Iturria: K Bulegoa

piztu kultura

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus