Oiartzungo Udalak COVID19ak kaltetu dituen establezimendu txikiak diruz lagunduko ditu. Eskaera epea: uztailak 3

Destinará 150.000 € a relanzar su actividad económica.

 

 

Komertzio, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak laguntzeko dirulaguntza sistema martxan jarri du Udalak. Helburua COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik alarma egoera ezarri zenetik (martxoaren 14an) itxita egon edo fakturazioa %50 baino gehiago jaitsi zaien establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiaraztea da.

 

 

Herrigunean edo auzoetan, poligonoetan eta merkatal guneetan dauden establezimenduak lagunduko dira, gehienez ere 10 langile dituztenak.

Udalak lagunduko dituen kontzeptuak hauek izango dira: errentamendu eta mailegu gastuak; hornidura eta zerbitzu errepikakorrak; aholkularitza gastuak; COVID19arengatik egin beharreko moldaketen gastuak; aseguru gastuak; hardware eta softwareak eskuratzea; ERTE eta CATA kudeatzeko gastuak; eta udaberri/uda denboraldiko gastuak (50 €tik gora).

Guztira, 150.000 € bideratuko ditu Udalak establezimendu txikientzako laguntzetara. Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 €ko laguntza jasoko da. Udalak emango duen laguntza bateragarria izango da beste erakunde batzuek ematen dituztenekin.

 

2020ko ekainaren 18tik aurrera eskaerak egin daitezke

Dirulaguntza indarrean jarri da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko ekainaren 18an argitaratu baita.

Esakerak udaletxeko harreran edo Bulego Elektronikoan egiteko aukera izango da. Establezimenduetako arduradunek aurkeztu beharko duten dokumentazioa hau izango da: eskaera orri orokorra; fakturazioa %50 baino gehiago murriztu zaien zinpeko aitorpena; langile kopuruaren RNT agiria; identifikazioa eta gastuen zerrenda.

Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi argitaratzen denetik (2020ko ekainak 18), 15 egun naturaleko epea izango dute.

Ikusi hemen dirulaguntzen oinarriak

 

Eskaera orria eta informazio gehiago eskuragarri hemen

 

 

2020-07-03-oiartzun-udala

 

 


Informazio iturria: Oiartzungo udala


Oarsoaldea