Geroa ereiten

Bihar, uztailak 3, zabalduko da Lezoko Udalak COVID-19ak eragindako krisiaren harira martxan jarritako hiru laguntza-lerroetan eskabideak egiteko epea

Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat dirulaguntzak, tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua” eta ekonomia suspertzeko dirulaguntzak dira Udalak eskaintzen dituen hiru laguntza lerroak. 


lezo-laguntzak-eusk-7web

Lezoko Udalak COVID-19ak eragindako krisialdi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hiru laguntza lerro jarri ditu martxan:

  1. Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat diru-laguntzak
  2. Tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua”
  3. Lezoko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko diru-laguntzak

Helburua

Laguntza horien helburua da COVID-19aren krisiagatik kaltetuak izan diren lezoar guztiei laguntza eskaintzea eta tokiko ekonomia suspertzea, modu horretara herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzen jarraitzeko.

Ildo horretan, gaurkoan Udalak jakinarazi du bihartik aurrera, uztailaren 3tik aurrera, alegia, zabalik egongo dela eskabideak egiteko epea, iragarkia jada argitaratu baita Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Gauzak horrela, beraz, pertsona edota mikro-enpresa interesdunek 15 egun natural izango dute eskabideak Udalaren erregistro elektroniko bidez egiteko (azken eguna: uztailak 17).

Nola aurkeztu eskabidea:

  • Elektronikoki.
  • Aurrez aurre, Lezoko Udalaren erregistroan.
  • Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jarri www.covid19oarsoaldea.com  webgunearen bidez, dagokion inprimakia betez edo 943 494 129 telefono zenbakira deituz.

Eskabidea hirugarren batek aurkezten badu, laguntzaren xede den pertsonaren/enpresaren baimena eduki beharko da.


1.Laguntza lerroa:

lezo-1-laguntzak-euskop


Eskaerak

Epea 2020ko uztailaren 17a izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eranskina I

Eranskina II

Eranskina III

Eranskina IV

Eranskina V

Informazio guztia eskuragarri pleguetan

2.laguntza lerroa


lezo-2-laguntzak-bono-eusko


Aurkeztu beharreko dokumentazioa


Eranskina I

Eranskina II

Informazio guztia eskuragarri pleguetan

3. Laguntza lerroa

lezo 3 laguntzak inbertsio euskop


Aurkeztu beharreko dokumentazioa:


Eranskina I

Eranskina II

Eranskina III

Eranskina IV

Eranskina V

Informazio guztia eskuragarri pleguetan

kultura-covid19-laguntzak

 

COVID19 LAGUNTZA ZERBITZUA OARSOALDEAN

Oarsoaldea Garapen Agentziak, erakunde laguntzaile gisa, diru-laguntza horiek kudeatzen lagun diezazuke, edo, edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko, zuen esku dago, Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoetan:

Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoz: 943.494.129


lezo ohiko-galderak

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus