Geroa ereiten

Lezoko Udalak hiru laguntza-lerro argitaratu ditu COVID-19k sortutako krisiari aurre egiteko, eta uztailaren 17a da eskaera egiteko azken eguna.

Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat dirulaguntzak, tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua” eta ekonomia suspertzeko dirulaguntzak dira Udalak eskaintzen dituen hiru laguntza lerroak. 



COVID-19 birusak sortutako konfinamendua eta alarma kolpe latza izan dira ekonomiarentzat; izan ere, negozio askok ateak itxi behar izan dituzte bi hilabetez, eta pandemiaren bilakaera ikusteko zain daude orain.


Horregatik jarri ditu martxan Lezoko Udalak hiru laguntza-lerro hauek, COVID-19ren krisiak kaltetutako lezoarrei laguntzea eta tokiko ekonomia suspertzea helburu dutenak.


lezo laguntzak uztailak 17

Diru-laguntza bakoitzari buruzko informazioa:


1.Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat diru-laguntzak

 

Nori dago zuzendua?

Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresei zuzenduta dago, jarduerak etenak izan dituzten edo beren fakturazioa apirilean %75 baino gehiago murriztu direnen kasuan, 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hilekoan izandako batezbestekoarekin alderatuz gero. Jarduera mantendu dutenen kasuan, laguntza hau eskatu ahal izango dute 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hileko batezbestekoarekin alderatuz, beren fakturazioa apirilean %50 eta %75 bitartean murriztu zaienek.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Jarduerak itxita edo apirilean beren fakturazioa %75 baino gehiago murriztu zaien pertsona edo mikro-enpresen kasuan, gehienez 1500 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute.

Jarduera eten ez baina fakturazioa apirilean %50etik %75era artean gutxitu zaienek, gehienez 750 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute.

Eskaerak

Eskabideak eta agiriak honela aurkeztu ahal izango dira:


Eskabidea hirugarren batek aurkezten badu, laguntzaren xede den pertsonaren/enpresaren baimena eduki beharko da.

Epea uztailaren 17an amaituko da.

 

2. "Lezo Bonua" laguntzak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko

Bonu horien helburu nagusia da Lezoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketa sustatzea, bertako langileei eta horien negozioei bultzada emateko.

Nola funtzionatzen du “Lezo Bonuak”?

Lezoko Udalak kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.

Horrela, bonuaren balioa 10 eurokoa izango da baina salmenta prezioa, aldiz, 7 eurokoa. Erosleak, beraz, 7 euro ordainduko ditu baina 10 euroko bonua jasoko du. Bonu bakoitzeko 3 euroko aldea Lezoko Udalak jarriko du. Bonu horiek 2020ko urriaren 31ra arte izango dute balioa.

 

Atxikitzeko epe eta baldintzak:  

"Lezo Bonua" programara zuzenean produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten Lezoko establezimenduak atxiki ahal izango dira beranduenez ostiral honetan, uztailaren 17an. Eskabideak eta agiriak Lezoko Udalari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez.

Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezteko laguntza eskaintzen dute (www.covid19oarsoaldea.com) .

Non eros daitezke "Lezo bonuak"?

Bonuen salmenta establezimenduan bertan egingo da. Bonuak establezimenduan bertan salduko dira, eta erosi diren establezimenduan bertan erabiliko dira. Bonoa erosteko, 10 euro erosi behar dira gutxienez.

3. Lezoko txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreak suspertzeko diru-laguntzak

Azkenik, hirugarren laguntza-lerroa tokiko ekonomia suspertzera bideratuta dago, eta, horren baitan, diruz lagunduko dira merkataritza eta ostalaritza arloan COVID-19ak sortutako egoera eta errealitate berri horri aurre egiteko beharrezko inbertsioak, inbertsio horiek egiteko azterlanak edota ekipamenduen erosketa.

Izan ere, egungo krisiaren ondorioz, saltoki eta ostalaritza-negozio askok berrantolatu edota salmenta zein zerbitzu esparruak zabaldu zein murriztera behartuta ikusi dira.  Hori dela eta, Udalak laguntza eskaini nahi izan die egoera horretan dauden pertsonei, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eutsi ahal izateko eta koronabirusaren ondorioei aurre egiteko.

Deialdi honetarako funtsak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentutik datoz.

Diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagun daitezkeen jarduerak:

Laguntzak finantzatzeko gehieneko kreditu eskuragarria 21.971 eurokoa da eta diruz lagunduko dira ondorengo jarduerak:

  •          Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
  •      Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
  •         Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.

Era berean, diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra artean egingo dira.

 

Eskaerak aurkezteko moduak eta epeak:

Aurreko kasuetan bezala, eskabideak eta haien agiriak Udalari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, enpresaren baimen sinatuarekin. Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezten laguntza eskaintzen dute (www.covid19oarsoaldea.com). Epea ostiral honetan amaituko da, uztailaren 17an.


COVID19 LAGUNTZA ZERBITZUA OARSOALDEAN


kultura-covid19-laguntzak

Oarsoaldea Garapen Agentziak, erakunde laguntzaile gisa, diru-laguntza horiek kudeatzen lagun diezazuke, edo, edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko, zuen esku dago, Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoetan:

Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoz: 943.494.129

WhatsApp: +34 943 494 129


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus