Geroa ereiten

Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

Dagoeneko eska daiteke etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko Errenteriako udalaren talka-planaren baitan.

Koronabirusak tokiko ekonomian izan duen eta izaten ari den eragina arintzeko, Udalak martxan du talka- eta suspertze-plana. Plan horrek 16 neurri ditu etxeko ekosisteman eta tokiko sare ekonomikoa osatzen duten sektore ekonomikoetan eragiteko.

Plan horretako zazpigarren neurria Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Bereziko kideen kolektiboari osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko diru-laguntza da.

Diru-laguntza horren inguruko oinarriak hemen irakur daitezke eta eskaera egiteko epea zabalik da jadanik honako esteka honetan.

argazki muntaia copia

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus