Geroa ereiten

Oarsoaldeko enpresa turistikoek kalitate turistikoaren zigilua lor dezakete dohainik

Parte-hartzen duten enpresek formazioa eta laguntza pertsonalizatua jasoko dute

Pasa den irailaren 22an "Ekintza Onen Programa- Destinu turistikoetan Kalitatearen Programaren" aurkezpena egin zen Oarsoaldea Garapen Agentzian. 

Programa hau, eskualdean turismo sektorean lan egiten duten enpresa eta elkarteei zuzenduta dago: ostatuak, museoak, turismo enpresa, jatetxeak, garraio enpresak, etab. Programaren xedea sektoreko enpresetan kalitate turistikoa ezartzea da, eskualdean kalitatezko turismo zerbitzuak eskaintzeko helburuz. Horrela, bertan parte hartzen duten enpresek, estatu mailan ezaguna den "Kalitate Turistikoarekin Konpromisoa" deritzon zigilua lortu ahal izango dute.

Oarsoaldeako Turismo Sailak Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioa eta Basquetour Euskal Turismo Agentziaren laguntzaz jarri du martxan programa hau. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen programa bat izanik, enpresentzat ez du koste ekonomikorik izango. Gainera, programa honetan parte hartzen duten enpresak doako formazioa eta Oarsoaldeako kalitateko teknikari baten laguntza pertsonalizatua jasoko dute.

sicted

Programaren aurkezpena, Oarsoaldeako Oiartzungo bulegoetan egin zen, eta bertan Ana Izagirre Basquetourreko zuzendariak; Victoria Bascones Euskaliteko teknikariak eta ren izenean Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak hartu zuten parte.

Aurkezpenean kalitate turistikoaren garrantzia azpimarratu zen, sektorearen hobekuntza eta enpresa zein baliabide ezberdinen kohesioa bultzatuz eta era honetan turistari kalitatezko helmuga turistikoa eskainiz. Horrela, turistaren esperientzia eta asebetetzea hobetzea lortzen da.

Parte hartzeko interesa duten eskualdeko enpresa turistikoek, beraien parte hartzea formalizatu ahal izateko programari atxikitzeko protokoloa sinatu behar dute irailaren 30a baino lehen. Informazio gehiagorako ko turismo sailera zuzendu beharko dira, mail bat bidaliz, honako helbidera: ecalderon@oarsoaldea.eus (Eider Calderón) edo telefonoz deituta, honako telefonora 943 494 129.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus