Geroa ereiten

Koldo Mitxelenako ikasleak Oarsoaldeara gerturatu dira

Lanaren bila joan behar da

Pasatako otsailak 1ean Errenteriako Koldo Mitxelena Institutuko zenbait ikasle Oarsoaldeako Enplegu zerbitzuetara gerturatu ziren.

Lana bilatzeko nahiz hobetzeko Oarsoaldearen bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten, Lanbiden izena-emanez edota lanbide prestakuntza edo lantokiko prestakuntza programen bidez, besteak beste. Kasu guztietan, lana aurkitzeko modu bakarra aktiboki bilatzea dela azpimarratu zitzaien.

                 km1

Asier Mujika Oarsoaldeako lehendakariak azaltzen duen bezala, Oarsoaldeako enplegu zerbitzua enpleguaren sustapenaz arduratzen da, enpresen eta pertsonen esku jarritako neurri eta jardueren garapenetik abiatuz, eskualdeko enplegua sortzen eta hobetzen lagun dezaten.

Bestalde, etorkizunean enpresa bat sortu nahi izango balute, Oarsoaldearen laguntza ere eduki dezaketela adierazi zitzaien, Oarsoaldeako Enpresa Txikiei Laguntza zerbitzutik eskeinitako aholkularitza, informazioa eta enpresa haztegiaren bidez. Aukera hau zuzenean ezagutzeko Mikel Pino txakur hezitzailearen esperientzia entzun zuten, Oarsoaldearen laguntzarekin batera bere enpresa sortu duen ekintzailea.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus