Geroa ereiten

Tentazio gozoan erori: txokolatearen sekretuak

XVIII. mendean zehar, Pasaian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak kakaoaren inportazioen monopolioa kontrolatzen zuen, hortaz, Europan kontsumitzen zen txokolatea euskal portuetatik sartzen zen. Txokolatea gure artean gelditzeko etorri zen eta maisu txokolategileen sorterri bilakatu zuen lurralde hau.


Denborarekin txokolate-industriak jasan duen eboluzio handiaren emaitza, egun disfrutatu ditzakegun askotariko barietateak dira. Guztiontzat hain preziatua den produktu honen ezaugarriak eta elikaduran duen posizio garrantzitsua ulertu ahal txokolateizateko, Errenteriako Casa Aramendia gozotegia bisitatu dezakegu. 1898-tik, tradizioan eta artisautzan oinarritu dira. Azken mendean belaunaldiz belaunaldi transmititutako historia eta usadio familiarraren emaitza diren produktu tradizionalek, erreferente bilakatu dute Casa Aramendia Gipuzkoa mailan. Aramendia gozotegia bisitatu dezakegu. 1898-tik, tradizioan eta artisautzan oinarritu dira. Azken mendean belaunaldiz belaunaldi transmititutako historia eta usadio familiarraren emaitza diren produktu tradizionalek, erreferente bilakatu dute Casa Aramendia Gipuzkoa mailan.  

Orain Casa Aramendiak produktu paregabe hau sakonean ezagutzeko eta, aldi berean,  bere forma, soinu, egitura, usain gozo eta zaporekin disfrutatzeko aukera eskaintzen digu. Casa Aramendiaren tailerrari esker, Oarsoaldea eskualdean txokolateak izan zuen paper historikoan eta jatorrian murgilduko gara. Txokolate-dastatze baten bidez, barietatetaillera ezberdinak bereizten ikasiko dugu eta fabrikazioaren prozesua erakutsiko digute, kakao-lurretatik gure ahoraino doan prozesua alegia. Ondoren,  ekin lanari!; haurrak eta helduak trufak eta txokolatezko piruletak egingo ditugu eta prest daudenean dastatu ahal izango ditugu. Dudarik gabe, zentzumen guztietarako esperientzia ahaztezina da hau, amaiera ezin hobea izango duena txokolate-tenplu txiki honen instalazioak ezagutuz eta gozogintza artisauaren lantegia bisitatuz. Eta hau guztia maisu-txokolategileen antzera jantzita. Azkenik, momentu hau betikotuko duen argazkia euren web orrian  deskargatu ahal izango dugu.

Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziaren lehendakariak, Asier Mujikak, adierazi duenez, jarduera hau Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak TOP Esperientzia  bezala hautatu du eta laster www.turismoa.euskadi.net web atarian aurkitu ahal izango dugu gainontzeko informazioarekin batera: izen-ematea, prezioak, etab.

Informazio gehiago lortu ahal izateko:

Oarsoaldea Eskualdearen Turismo Bulegoa:

Aialde, 2 - 20180 Oiartzun - Tel. 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus